Bilaketa: Bilbo
Emaitzak: 307

Zehaztu artikuluen bilaketa:

Jolasa

2024-12-30 Unai Gaztelumendi

Jolasa - Ez ginen atzo goizean hasi bertsoaren mundutxo honen bueltan. Etxekoek eramanda hasiak, pixkanaka jolas egin ahala sortu zitzaidan barreneko harra. Geroztik, bertsoa beti presente, baina honek ondoan zekarrenak [...]

Bertsolaritza ideologikoki lerraturik dago? Ideologia uniforme bat dago? Gaur egun bada desadostasunik diskurtsoan?

2024-11-29 Oihana Arana

Bertsolamintzako lantaldeak izenburua esleitu zidanean ez zitzaidan gustatu, hainbat gatazka eta zalantza sortzen zizkidalako. Halere, hasieran zegoen bezala mantentzea erabaki dut, batez ere, izenburuak berak sortutako hainbat galderak eraman nautelako testua bera sortzera.

A priori honako galdera hauek sortu zitzaizkidan: Zer da ideologia? Zer da diskurtsoa? Zeri buruz ari gara orain eta hemen zehazki kontzeptu horiek erabiltzen ditugunean? Zer da bertsolaritza? Zer bertsogintza?

Galdera horiek erantzutea edo galdera horietatik abiatuta galdera berriak sortzea izango da, beraz, artikulu honen asmoa.