Bilaketa: Bilbo
Emaitzak: 307

Zehaztu artikuluen bilaketa:

Aste honetako bertso saioak (urriak 28 - azaroak 2)

2025-10-28

Aste honetako bertso saioak (urriak 28 - azaroak 2) - Hemen daukazu aste honetako bertso saioei buruzko informazioa:   2025-10-28 Erronkari Berezia "Teilatupean" haurrentzako bertso antzerkia Ordua: 11:30 Lekua: Eskola Bertsolariak: Maite Aizpurua, Uxue Alkorta Antolatzaileak: Julian Gayarre [...]

Ixorretako dama

2025-10-16 Itxaso Paya

Ixorretako dama - Aurreko blogean Jon Lopategi aipatu nuen, erreferente handia eta maitea, eta blog honetan beste erreferente handi eta maitagarri bat aipatu nahiko nuke: Kristina Mardaras.   Kristinak 14 [...]

Aste honetako bertso agenda (irailak 25-28)

2025-09-23

Aste honetako bertso agenda (irailak 25-28) - Aste honetan ere hamaika bertso-hitzordu antolatu dira Euskal Herriaren luze zabalean. Honatx agenda: [caption id="attachment_62689" align="aligncenter" width="640"] Bertsolariak LABAn[/caption] 2025-09-25 Gernika-Lumo Jaialdia Bertso [...]

Bertsolaritzan izandako ibilbidea: Santutxuko bertsolari eskolaren hasiera

2025-09-22 Jose Ramon Etxebarria Bilbao

Kaletar jaio nintzen Gernikako bonbardaketa zuzenean bertan egonda ezagutu zuen familia batean, eta kaletar bizi izan naiz beti. Umetan, Gernikan pasatu nituen neure bizitzako lehenengo zazpi urteak, bertso mundutik urrun. Bonbardaketaren osteko beldurraren giroan bizi nintzen, frankisten erabateko presentziarekin udaletxean, erdiguneko kaleen erdian jaietan alde banatako leihoetatik eskegitzen zituzten hiru banderek -Espainiarena, Falangearena eta Erreketeena- ondo gogorarazten zigutenez. Beldurraren mundua zen hura, baina, etxekoek ziotenez, ume zoriontsu eta alaia izan nintzen.

Txapelketa dator eta...?

2025-09-19

Udazkenean txapelketa sasoiari ekingo diote bertsolaritzan. Bizkaikoa helduko da lehenik, eta Nafarroakoa, Xilaba eta Arabakoa ere bidean dira. Lehiatu aurreko aldia nola bizi duten kontatu diote BERRIAri bost bertsolarik.