Bilaketa: Boise
Emaitzak: 14

Zehaztu artikuluen bilaketa:

Boiseko Arnas Berri Bertso Eskola

2023-01-21

Boiseko Arnas Berri Bertso Eskola - Euskalkultura.eus ataritik. Boiseko Arnas Berri Bertso Eskolak aukera ematen du bertsolaritza Diasporatik online lantzeko, Todor Azurtza koordinatzaile   [caption id="attachment_52853" align="aligncenter" width="850"] Bertsolaritza sustatzen [...]

Jaialdi 2015: Bi bertsolari Boisen

2015-10-22 Xabi Paya

Bi bertsolari Boisen - Gernikako arbola in the home of the brave Zaila da deskribatzen Jaialdian euskaldun batek aurki dezakeen koadroa. Zailtasuna ez datza elementu ezezagunen presentzian, ezta urrik eman [...]

Bertso ibilbidea: Markina-Xemein

2024-10-07 Josune Aramendi

Markina-Xemein 1952. urtean sortu zen Markinako hiribilduak eta Xemeingo elizateak bat egitearen ondorioz. Artibai eta Urko ibaiek topo egiten duten herri menditsu honen izenaren lehen zatiak asko esaten du bere kokapen geografikoaz. Izan ere, zenbait teoriaren arabera, Markinak “marka” edo “marra” hitzetan dauka jatorria. Hainbat udalerri ditu mugakide: Amoroto eta Berriatua iparraldean, Etxebarria eta Mendaro ekialdean, Eibar eta Mallabia hegoaldean eta Aulesti eta Ziortza-Bolibar mendebaldean. Hala ere, mugak aipatzekotan 70eko eta 80ko hamarkadetan apurtutakoak aipatuko lituzke hemengo askok. Ehunka izan baitziren Pilotaren Unibertsitatea goitizenez ezagutzen den frontoitik amerikak egitera joan ziren gazte zestalariak. Asko joan ziren Filipinetara, Kubara edo Estatu Batuetara Jai Alaiaren urrezko hamarkadetan, baina ez pentsa gutxi direnik Done Jakue bideari jarraiki gure herria igaro asmoz etortzen diren erromesak ere. Gaur, makilarik eta maskorrik gabe, baina bertsoak gurean duen bideari jarraituko diogu.

Kalamuatik Santa Eufemira

bitartin dago Markina

oraintxe dala seirehun urte

edo aurretik egina

jaiotakoak eruten dira

bautizatzera Xemeina

heriotzia datorrenian

daukagu bide berdina (Juan Ibarzabal Buztarri)

Abdelkaderren bertsetak

2023-01-25 Jean Louis Davant

Abdelkaderren bertsetak - Bigarren Mundu Gerlaren ondotik, haurtzarotik ateratzekotan nengoelarik, Iparraldean plazara jalgi ziren Etxahun-Iruri, Xalbador eta Mattin “koblakariak”. Bertsolaritzak bere magiaz xoratu ninduen, eta oraino ere zerbait magikorik ikusten [...]