Bilaketa: Eneko Lazkoz
Emaitzak: 74

Zehaztu artikuluen bilaketa:

Martxan da Iruñeko VI. Bertsopaper Lehiaketa

2025-10-02

Azaroaren 28an, ostiralarekin,amaituko da Iruñeko VI. Bertsopaper Lehiaketara lanak aurkezteko epea. Egile nafarrek eta Foru Erkidegoan bizi den edozein ez-nafarrek parte hartzen ahal dute. Ezinen dute parte hartu lehiaketaren aurreko bi edizioetan C kategorian –helduendako kategoria– lehen saria jaso dutenek. 

Nafarroako Bertsolari Txapelketa etzi abiatuko da Auritzen

2025-10-02

Nafarroako Bertsolari Txapelketa etzi abiatuko da Auritzen - Auritzen jokatuko da lehen faseko lehenengo saioa, larunbatean, 17:30etatik aurrera, Kultur Etxean. Sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eus atarian; egunean bertan ere salduko dira leihatilan, [...]

Urruña, oinak emanda

2025-09-26 Sustrai Colina

Ohar parea

a) Urruña. Akitania Berrian batzuentzat, Sanjuandeluzen ondoan besteentzat, Lapurdin ororen gainetik. 10.000 biztanle inguru. Hendaia, Biriatu, Ziburu, Azkaine, Irun eta Bera mugakide. Itsasoaren eta Bidasoaren artean. Baserri-tradizio handiagoa arrantzarako joera baino. Urtubiko gaztelua, Ibardin, Zokoa… Azken aspaldian, ez da turista oldeaz zein bigarren etxebizitzen negozioaz libratzen. 30 urte beteko ditu aurten Urruñako ikastolako lehen haziak. 2020tik auzapez abertzalea du herriak.

b) Ibilbide hau bertso bat bezalakoa da: edozein tokitatik has daiteke, edozein puntutan bukatu. Ganbaran sortzen denak eta ahotik irteten denak ez dute beti elkarrekin zerikusirik. Ez ditu burutik igarotako guztiak biltzen, bidean topatutakoei lekua egin nahi die. Gai berari bi bertso arras ezberdin kanta dakizkiokeen gisan, aukeratu zitezkeen bestelako xendak.