Bilaketa: Jon Maia
Emaitzak: 338

Zehaztu artikuluen bilaketa:

Mixel Aire hil da

2025-01-15

Mixel Aire hil da - Mixel Aire Etxebarren —Xalbador II.a ezizenez ezaguna— (Urepele, Nafarroa Beherea, 1944ko maiatzaren 5a – 2025eko urtarrilaren 14a) bertsolaria izan zen, Xalbador bertsolariaren semea. Ogibidez artzaina izan zen. 1976an Mari Michel Bertart-ekin ezkondu zen; hiru alaba izan zituzten, Miren, [...]

45 urte Xabier Amurizak bere lehen txapela jantzi zuenetik

2025-01-07

Gaur bezalako egun batean, duela 45 urte, Donostiako Balda pilotalekuan egin zen Euskal Herriko Bertso Txapelketaren finala. 1980ko Errege egun hartan, Xabier Amurizak bere lehen txapela jantzi zuen, 39 urterekin, eta berarekin bertsolaritza garai berri batean sartu zen.

Zuekin nahi dut

2024-12-09

Zuekin nahi dut - Uxue Apaolaza Larreak, ARGIAn. Gutxi ateratzen naiz azken urteetan. Askotan esan dut, badakit, baina badaezpada ere. Bertso saio batera joan naiz gaur. “Bejondeizula”. Bai, horregatik abisatu [...]

Bertsolaritza ideologikoki lerraturik dago? Ideologia uniforme bat dago? Gaur egun bada desadostasunik diskurtsoan?

2024-11-29 Oihana Arana

Bertsolamintzako lantaldeak izenburua esleitu zidanean ez zitzaidan gustatu, hainbat gatazka eta zalantza sortzen zizkidalako. Halere, hasieran zegoen bezala mantentzea erabaki dut, batez ere, izenburuak berak sortutako hainbat galderak eraman nautelako testua bera sortzera.

A priori honako galdera hauek sortu zitzaizkidan: Zer da ideologia? Zer da diskurtsoa? Zeri buruz ari gara orain eta hemen zehazki kontzeptu horiek erabiltzen ditugunean? Zer da bertsolaritza? Zer bertsogintza?

Galdera horiek erantzutea edo galdera horietatik abiatuta galdera berriak sortzea izango da, beraz, artikulu honen asmoa.