Bilaketa: Kronika
Emaitzak: 220

Zehaztu artikuluen bilaketa:

Oihartzun ikusgarria prentsan

2025-01-20 Antxoka Agirre

Oihartzun ikusgarria prentsan - “El Día del bertsolari fue una manifestación radiante del alma artística de la raza vasca” ekarri zuen El Díak txapelketa lehen orrira; “Una fiesta inolvidable. Alto [...]

Dantzatzen duen herritik

2024-11-08 Andoni Rekondo

Iritsi orduko nabaritzen zen egun berezia zela Iruñean. Larunbata izaki, poteoa pixka bat luzatzeko asmoa ikusten zitzaien batzuei, eta mota guztietako musika entzun zitekeen Alde Zaharreko kaleetan. Bertakoa ez zen jende mordo bat ere bazebilen inguruan, telefonoa eskuan, hiriko gune zehatz batera iritsi nahian. Aurpegiera alaia zuten gehienek, gustuko jarduera bat egitear baleude bezala. Hipotesietako bat da Gorka Urbizuren kontzertura bidean zeudela, baina baten bat, bakarra bada ere, Burgoen plazara iritsi nahian ibiliko zen.

Basarriren posibilismoa

2024-11-05

Orain 25 urte hil zen Iñaki Eizmendi ‘Basarri’ bertsolaria (Errezil, 1913ko azaroaren 27a-Zarautz, 1999ko azaroaren 4a). 22 urterekin jantzi zuen Euskal Herri mailako lehen txapela, eta gerra aurretik hasi zen bertsolaritza egiteko berrietara egokitzen. Gerra ondoan, kronikari gisa ere lan izugarria egin zuen eta frankismoan «ur zikinetan igeri egitea» egokitu zitzaion, Joxean Agirre kazetari eta idazleak artikulu honetan aipatzen duenez.