Bilaketa: Kronika
Emaitzak: 197

Zehaztu artikuluen bilaketa:

Basarriren posibilismoa

2024-11-05

Orain 25 urte hil zen Iñaki Eizmendi ‘Basarri’ bertsolaria (Errezil, 1913ko azaroaren 27a-Zarautz, 1999ko azaroaren 4a). 22 urterekin jantzi zuen Euskal Herri mailako lehen txapela, eta gerra aurretik hasi zen bertsolaritza egiteko berrietara egokitzen. Gerra ondoan, kronikari gisa ere lan izugarria egin zuen eta frankismoan «ur zikinetan igeri egitea» egokitu zitzaion, Joxean Agirre kazetari eta idazleak artikulu honetan aipatzen duenez.

Perpetua Saragueta nafarra, euskal idazle aitzindaria

2024-10-02 Reyes Ilintxeta

Beste pertsona batzuen bizitzak ezagutzea beti izan da eta izanen da interesgarria, eta are gehiago zerbait ikasteko aukera ematen digutenean. Hau da Perpetua Saragueta Mezkiritzeko idazlea eta Trinidad Urtasun bertsolari baztandarraren kasua. Idazlea lehena eta bertsolaria bigarrena. Emazte-senarra. Ez zuten bizimodu erraza izan eta zailtasun eta oztopo latzen gainetik, gogotik lan egin zuten aurrera ateratzeko. Eta beti euskara erdigunean jarrita. Gerra aurretik emakume gutxik idazten eta argitaratzen zuten euskaraz, baina Perpetua Saragueta nafarrak hainbat argitalpenetan egin zuen, herria eta euskararekiko maitasunak, irakurtzeko zaletasunak eta idazteko grinak bultzatuta. Oso eredu inspiratzailea, gaur egun esaten den bezala.

Deskafeinatua

2024-09-20 Oier Etxeberria

Deskafeinatua - [caption id="attachment_59310" align="aligncenter" width="1280"] Irudia: CDD20[/caption]   Doinua: Konfesatuta hau esateko [audio mp3="https://www.bertsolari.eus/wp-content/uploads/2024/09/liburuki3_1643a.mp3"][/audio]   Zertaz fidatu, izena ezin bada izanetik osa: Ezabatzen den permanentea freee tour garestien poza. [...]