Bilaketa: Mendiluze
Emaitzak: 115

Zehaztu artikuluen bilaketa:

Bertso ibilbidea: Markina-Xemein

2024-10-07 Josune Aramendi

Markina-Xemein 1952. urtean sortu zen Markinako hiribilduak eta Xemeingo elizateak bat egitearen ondorioz. Artibai eta Urko ibaiek topo egiten duten herri menditsu honen izenaren lehen zatiak asko esaten du bere kokapen geografikoaz. Izan ere, zenbait teoriaren arabera, Markinak “marka” edo “marra” hitzetan dauka jatorria. Hainbat udalerri ditu mugakide: Amoroto eta Berriatua iparraldean, Etxebarria eta Mendaro ekialdean, Eibar eta Mallabia hegoaldean eta Aulesti eta Ziortza-Bolibar mendebaldean. Hala ere, mugak aipatzekotan 70eko eta 80ko hamarkadetan apurtutakoak aipatuko lituzke hemengo askok. Ehunka izan baitziren Pilotaren Unibertsitatea goitizenez ezagutzen den frontoitik amerikak egitera joan ziren gazte zestalariak. Asko joan ziren Filipinetara, Kubara edo Estatu Batuetara Jai Alaiaren urrezko hamarkadetan, baina ez pentsa gutxi direnik Done Jakue bideari jarraiki gure herria igaro asmoz etortzen diren erromesak ere. Gaur, makilarik eta maskorrik gabe, baina bertsoak gurean duen bideari jarraituko diogu.

Kalamuatik Santa Eufemira

bitartin dago Markina

oraintxe dala seirehun urte

edo aurretik egina

jaiotakoak eruten dira

bautizatzera Xemeina

heriotzia datorrenian

daukagu bide berdina (Juan Ibarzabal Buztarri)

Zortziko txikia eta tiropitxoia

2024-08-12 Haritz Mujika

Zortziko txikia eta tiropitxoia - Punta-puntako bertsolariak ez beste guztiak udan oporrak hartzeko moduan izaten dira. Auskalo nongo sozidadeek, gaztetxe okupatu berriek, kultur elkarteek eta sagardotegiek udazkenetik aurrera antolatzen dituzte [...]

Jone Uria - Chat BDB

2024-08-01

Chat BDB - Jone Uria, BERRIAn. Jone Uria Albizuri. Getxon (Bizkaia) jaioa, 1990ean. Matematikan doktore da, eta irakasle ari da Euskal Herriko Unibertsitatean. 9 urterekin San Nikolas ikastolan eskolaz kanpoko bertsolaritza [...]

Irantzu Idoatek irabazi du Hernandorena sariketa

2024-05-14

Irantzu Idoatek irabazi du Hernandorena sariketa -   Senpereko Larraldean ospatu zen Hernandorena sariketaren finala iragan larunbatean.Haira Aizpurua, Irantzu Idaote, Izaro Bilbao, Danel Herrarte, Maddi Aiestaran eta Jon Mendiluze aritu [...]