Bilaketa: Pizkunde
Emaitzak: 89

Zehaztu artikuluen bilaketa:

Iturengo arotza. Santuak gurtu... eta santuak urtu?

Adituek diote haurtzaroan barneratzen ditugun jarrera, emozio, jokamolde eta bestelako hamaika faktore gure barnean daramatzagula, hein handi batean, bizi osoan zehar. Kantuekin ere antzeko zerbait gertatzen dela ere esan daiteke, umetan ikasi eta abestutako kantuak garunean iltzatuta geratzen baitzaizkigu. Horietako bat da, ezbairik gabe, Iturengo arotza.

Bertso ibilbidea: Tolosa

2025-06-06 Kike Amonarriz

Oria ibaiaren bi aldeetara eratutako herria da gurea, urte luzetan ibaiari bizkar emanda bizi izan bada ere, Europako zikinena omen zen garaitan, kiratsa eta aparra besterik ez baitzerion. Gipuzkoako hiriburua izan gineneko itzalak, Uzturre mendiarenak bezainbeste estaltzen du oraindik Tolosa, bertakooi maiz salatu izan zaigun xobinismoa elikatzen jarraitzen duela. Babarrunek, Inauteriek, gozo eta haragi feriek, edo euskarak famatutako gure herri xelebre eta ero xamar honetan bizi garenontzat, nekez aurkituko duzu bizileku hoberik.

Bertsolaritza ikur eta eroale

2025-02-17 Antxoka Agirre

Bertsolaritza ikur eta eroale - Lore Jokoen zikloan Agosti Xahok jarri zuen bertsolaria euskal nortasunaren ikur gisa  zirkulazioan, Iparragirrek haragitu eta ezagutarazi zuen ikur hori, Pierre Lotiren Peru Abarkak ere [...]

Bilketa: Aitzolen bilduma

2025-02-14 Antxoka Agirre

Aitzolen bilduma - Bestalde, Lore Jokoetako eragile nagusiek hedabideratzeari ez ezik bilketari ere arreta berezia jarri zioten euren proiektuaren oinarrizko egiteko gisa. Xahoren eta Manterolaren kantutegiak dira lekuko. Euzko Pizkundeko [...]

Bertsolari Guduak: Lore Jokoekin jarraidura

2025-02-11 Antxoka Agirre

Gerraren eta gerraostearen eraisketa eta Frankismoak ekarriko duen negu gorria gora behera, Euzko Pizkundeak bertsolaritzaren inguruko proiektu bat garatu zuen, burua makurtuta edo ez, zutik eutsi ziotenengan bizirik iraun zuena, eta, batzuk nabarmenago eta besteak lausoago, bost ardatz garrantzitsu markatu zituena.