Elixabet Etxandik jantzi du txapela Amendüzen bigarrenez jokaturiko Kopla Topelketan
Amendüzeko eihera mukuru betea zelarik, Elixabet Etxandik jantzi zuen txapela Baxe Nafarroako II. Kopla Topelketan.
Amendüzeko eihera mukuru betea zelarik, Elixabet Etxandik jantzi zuen txapela Baxe Nafarroako II. Kopla Topelketan.
Milia berdea bidegorri - Badira jada aste batzuk Txapelketen udazken honetan sartu ginenetik. Bizkaikoa abiatu zen, Nafarroakoa ere eta Xilaba ere aurkeztu berria da. Bertsozale txapelketeroek kexatzeko arrazoirik ez dute [...]
Ohar parea
a) Urruña. Akitania Berrian batzuentzat, Sanjuandeluzen ondoan besteentzat, Lapurdin ororen gainetik. 10.000 biztanle inguru. Hendaia, Biriatu, Ziburu, Azkaine, Irun eta Bera mugakide. Itsasoaren eta Bidasoaren artean. Baserri-tradizio handiagoa arrantzarako joera baino. Urtubiko gaztelua, Ibardin, Zokoa… Azken aspaldian, ez da turista oldeaz zein bigarren etxebizitzen negozioaz libratzen. 30 urte beteko ditu aurten Urruñako ikastolako lehen haziak. 2020tik auzapez abertzalea du herriak.
b) Ibilbide hau bertso bat bezalakoa da: edozein tokitatik has daiteke, edozein puntutan bukatu. Ganbaran sortzen denak eta ahotik irteten denak ez dute beti elkarrekin zerikusirik. Ez ditu burutik igarotako guztiak biltzen, bidean topatutakoei lekua egin nahi die. Gai berari bi bertso arras ezberdin kanta dakizkiokeen gisan, aukeratu zitezkeen bestelako xendak.
Maite dut gorroto dut - Orain urtebete eskas izan nuen nire lehenengo txapelketa. Bestelako sariketetan eta eskolartekoetan parte hartu izan banuen ere, oraindik txapelketako lehia eta estuasunera lehen aldiz, eta [...]
Mixel Aire bertso giroan hazi zen, eta bertsoa hazten lagundu du azken unera arte