Bilaketa: Xabier Amuriza
Emaitzak: 161

Zehaztu artikuluen bilaketa:

Bertsolaritzan izandako ibilbidea: Santutxuko bertsolari eskolaren hasiera

2025-09-22 Jose Ramon Etxebarria Bilbao

Kaletar jaio nintzen Gernikako bonbardaketa zuzenean bertan egonda ezagutu zuen familia batean, eta kaletar bizi izan naiz beti. Umetan, Gernikan pasatu nituen neure bizitzako lehenengo zazpi urteak, bertso mundutik urrun. Bonbardaketaren osteko beldurraren giroan bizi nintzen, frankisten erabateko presentziarekin udaletxean, erdiguneko kaleen erdian jaietan alde banatako leihoetatik eskegitzen zituzten hiru banderek -Espainiarena, Falangearena eta Erreketeena- ondo gogorarazten zigutenez. Beldurraren mundua zen hura, baina, etxekoek ziotenez, ume zoriontsu eta alaia izan nintzen.

Bertso-eskolen miraria: Aiaraldea

2025-09-04 Ruben Sanchez

Bertso-eskolen miraria Aiaraldea - Aurrekoan, idatzi nuen Arabako I. Bertsolari Txapelketari buruz. Araban bertsolari bat bizi zen, Bizkaitik etorritako Abel Enbeita 1982an. Handik bi urtera Bertsolari Txapelketa antolatu zuten. 1980 hamarkadan [...]

Zer da bertsolaritza?

2025-07-09 Itxaso Paya

Zer da bertsolaritza? - [caption id="attachment_62112" align="aligncenter" width="1080"] Arg: UKBERRI[/caption] Bertsolaritza ahoz sortu eta kantatutako diskurtso neurtu eta errimatuen artea da. Bertsolariak, arte horretan diharduen sortzaileak, unean bertan sortutako piezak, [...]

Xanti Zabala ‘Lexo’ gure gogoan beti

2025-06-19

Gaztetxoa nintzela izan nuen Gaintxurizketa  baserriko bertsolariaren berri, Zeruko Argia  aldizkariaren azken orrialdeetan maiz plazaratzen zituen bertso-sortak irakurrita. Ederrak ziren, euskararen eta Euskal Herriaren aldeko sutsuak, eta garaiko gertaerez mintzo zirenak. Irrika handiz egoten nintzen Lexoren bertso-sorta berrien zain. 

Bertso ibilbidea: Tolosa

2025-06-06 Kike Amonarriz

Oria ibaiaren bi aldeetara eratutako herria da gurea, urte luzetan ibaiari bizkar emanda bizi izan bada ere, Europako zikinena omen zen garaitan, kiratsa eta aparra besterik ez baitzerion. Gipuzkoako hiriburua izan gineneko itzalak, Uzturre mendiarenak bezainbeste estaltzen du oraindik Tolosa, bertakooi maiz salatu izan zaigun xobinismoa elikatzen jarraitzen duela. Babarrunek, Inauteriek, gozo eta haragi feriek, edo euskarak famatutako gure herri xelebre eta ero xamar honetan bizi garenontzat, nekez aurkituko duzu bizileku hoberik.