Kalean da B136 alea
Kalean da B136 alea - Negua hasi berri dela iritsi da aurtengo azken alea. Bertsolaritzaren ikuspegitik urte emankorra izan da hau ere, esku artean dakargun gai sorta ikustea besterik ez [...]
Kalean da B136 alea - Negua hasi berri dela iritsi da aurtengo azken alea. Bertsolaritzaren ikuspegitik urte emankorra izan da hau ere, esku artean dakargun gai sorta ikustea besterik ez [...]
“Elkarrengandik gertu eta
elkarrentzat gertu”
Alaia Martin
19 urte ditu Maddik, Matematika Gradua ikasten ari da Leioan, EHUko Zientzia eta Teknologia fakultatean, musika ikasketak eginak ditu, eta gazteagatik ere, bertsolari iaioa da. Eta bertsolari ona baino hobea izateko zumitzak ditu, bateko eta besteko plazetan ikusi dugunez. “Jaioko dira berriak”? Bertan ditugu aspaldi!
Bertso ibilbidea Bera - Larun geroz eta hurbilago ikusi orduko badakit etxera ailegatzeko ez zaidala gehiegi falta. Kaxkoaren magalean justu, Bidasoa ibaiak eta Zia errekak egindako ibarrean sortu zen gure [...]
Bertsolamintzako lantaldeak izenburua esleitu zidanean ez zitzaidan gustatu, hainbat gatazka eta zalantza sortzen zizkidalako. Halere, hasieran zegoen bezala mantentzea erabaki dut, batez ere, izenburuak berak sortutako hainbat galderak eraman nautelako testua bera sortzera.
A priori honako galdera hauek sortu zitzaizkidan: Zer da ideologia? Zer da diskurtsoa? Zeri buruz ari gara orain eta hemen zehazki kontzeptu horiek erabiltzen ditugunean? Zer da bertsolaritza? Zer bertsogintza?
Galdera horiek erantzutea edo galdera horietatik abiatuta galdera berriak sortzea izango da, beraz, artikulu honen asmoa.