Bilaketa: basarri
Emaitzak: 181

Zehaztu artikuluen bilaketa:

Patxi Bisquert: “Lan hau egin dut belaunaldi gazteek Otañorengana hurbiltzeko tresna bat izan dezaten”

2025-09-11 Andoni Egaña

Hika egin genion elkarri nahiz hasera haseratik Patxik bere errezeloa azaldu zidan. Ez omen du euskaraz erraztasun ikaragarririk. Horregatik, tarteka erdaraz hitzen batek ihes egingo ote zion beldur zela eman zidan aditzera. Ordubetez aritu ginen, eta bere beldurrari ez nion inongo arrazoirik aurkitu. Erraz eta ongi egiten du euskaraz Patxi Bisquertek. Garai batean sortuen edo bolada batez hemendik kanpo ibili direnen konplexua izan daiteke “euskaraz gaizki” egitearen hori. Patxiren kasuan, inongo funtsik ez du uste horrek. Atzerantz begira ekin genion elkarrizketari, Hondarribiko kafetegi batean.

Denboraz

2025-08-18 Julen Zelaieta

Denboraz - [caption id="attachment_62209" align="aligncenter" width="960"] Arg: pixnio[/caption]   “Berandutarrak gera gu; ezin ibili orduan. Ordu erdiko okerrez ibiltzen gara munduan (ber) bertsolarien moduan”   Hala zioen, duela hogeitamar bat [...]

Bertso ibilbidea: Tolosa

2025-06-06 Kike Amonarriz

Oria ibaiaren bi aldeetara eratutako herria da gurea, urte luzetan ibaiari bizkar emanda bizi izan bada ere, Europako zikinena omen zen garaitan, kiratsa eta aparra besterik ez baitzerion. Gipuzkoako hiriburua izan gineneko itzalak, Uzturre mendiarenak bezainbeste estaltzen du oraindik Tolosa, bertakooi maiz salatu izan zaigun xobinismoa elikatzen jarraitzen duela. Babarrunek, Inauteriek, gozo eta haragi feriek, edo euskarak famatutako gure herri xelebre eta ero xamar honetan bizi garenontzat, nekez aurkituko duzu bizileku hoberik.

Aldrebesaren estetika

2025-05-28 Kepa Matxain

Aldrebesaren estetika - Ez dituzu Bapatean bilduman topatuko, ez eta Txapelketa Nagusiko liburuetan edo BDB bertsolaritzaren datu basean ere. Nekez dira artxibatzen, are nekezago erregistratzen, eta batek pentsa lezake haizeak [...]