Bilaketa: bizkaiko bertsolari txapelketa
Emaitzak: 197

Zehaztu artikuluen bilaketa:

Jon Azpillaga: bertsolari izateko modu bat

2017-05-25 Mikel Aizpurua

Jon Azpillaga: bertsolari izateko modu bat “…berriz sortuko banintz nahi nuke bertsolari izatea”   Jon Azpillaga eraman oneko pertsona izan da. Bizi izandakoarekin konforme eta harro; harrokeriarik gabeko harrotasuna izan [...]

‘Bertsolari’ren hastapenak, mirari txiki bat

2016-04-26 Joxean Agirre

mirari txiki bat - Errenkadak esatea gehitxo izango da, baina onartu dezagun taldeka etorri zirela. Nik dakidala, jendea harpidetzak egiteko itxoiten eduki duen euskarazko aldizkari bakarra izango da Durangoko Azokan. [...]

Luis Baraiazarra eta Martzel Andrinua hil dira

2024-10-07

84 urterekin hil da Luis Baraiazarra. Bihar izango da bere hileta, Markina-Xemeingo karmeldarren elizan, 18:00etan. 

Martzel Andinua 94 urterekin zendu da, eta bere elizkizuna ere bihar izango da, Bilboko San Felicisimo elizan.

Bertso ibilbidea: Markina-Xemein

2024-10-07 Josune Aramendi

Markina-Xemein 1952. urtean sortu zen Markinako hiribilduak eta Xemeingo elizateak bat egitearen ondorioz. Artibai eta Urko ibaiek topo egiten duten herri menditsu honen izenaren lehen zatiak asko esaten du bere kokapen geografikoaz. Izan ere, zenbait teoriaren arabera, Markinak “marka” edo “marra” hitzetan dauka jatorria. Hainbat udalerri ditu mugakide: Amoroto eta Berriatua iparraldean, Etxebarria eta Mendaro ekialdean, Eibar eta Mallabia hegoaldean eta Aulesti eta Ziortza-Bolibar mendebaldean. Hala ere, mugak aipatzekotan 70eko eta 80ko hamarkadetan apurtutakoak aipatuko lituzke hemengo askok. Ehunka izan baitziren Pilotaren Unibertsitatea goitizenez ezagutzen den frontoitik amerikak egitera joan ziren gazte zestalariak. Asko joan ziren Filipinetara, Kubara edo Estatu Batuetara Jai Alaiaren urrezko hamarkadetan, baina ez pentsa gutxi direnik Done Jakue bideari jarraiki gure herria igaro asmoz etortzen diren erromesak ere. Gaur, makilarik eta maskorrik gabe, baina bertsoak gurean duen bideari jarraituko diogu.

Kalamuatik Santa Eufemira

bitartin dago Markina

oraintxe dala seirehun urte

edo aurretik egina

jaiotakoak eruten dira

bautizatzera Xemeina

heriotzia datorrenian

daukagu bide berdina (Juan Ibarzabal Buztarri)

Eneko Abasolo 'Abarkas' - Memoria

2024-09-11

Memoria - Eneko Abasolo Txabarri, 'Abarkas', BERRIAn. Iurretan (Bizkaia) jaioa, 1976an. 1998an parte hartu zuen bere lehenengo Bizkaiko Bertsolari Txapelketan. Bertan, bi aldiz sailkatu zen finalerdietarako: 2010ean eta 2018an —zortzigarren [...]