Bilaketa: hezkuntza
Emaitzak: 200

Zehaztu artikuluen bilaketa:

Bertso ibilbidea: Markina-Xemein

2024-10-07 Josune Aramendi

Markina-Xemein 1952. urtean sortu zen Markinako hiribilduak eta Xemeingo elizateak bat egitearen ondorioz. Artibai eta Urko ibaiek topo egiten duten herri menditsu honen izenaren lehen zatiak asko esaten du bere kokapen geografikoaz. Izan ere, zenbait teoriaren arabera, Markinak “marka” edo “marra” hitzetan dauka jatorria. Hainbat udalerri ditu mugakide: Amoroto eta Berriatua iparraldean, Etxebarria eta Mendaro ekialdean, Eibar eta Mallabia hegoaldean eta Aulesti eta Ziortza-Bolibar mendebaldean. Hala ere, mugak aipatzekotan 70eko eta 80ko hamarkadetan apurtutakoak aipatuko lituzke hemengo askok. Ehunka izan baitziren Pilotaren Unibertsitatea goitizenez ezagutzen den frontoitik amerikak egitera joan ziren gazte zestalariak. Asko joan ziren Filipinetara, Kubara edo Estatu Batuetara Jai Alaiaren urrezko hamarkadetan, baina ez pentsa gutxi direnik Done Jakue bideari jarraiki gure herria igaro asmoz etortzen diren erromesak ere. Gaur, makilarik eta maskorrik gabe, baina bertsoak gurean duen bideari jarraituko diogu.

Kalamuatik Santa Eufemira

bitartin dago Markina

oraintxe dala seirehun urte

edo aurretik egina

jaiotakoak eruten dira

bautizatzera Xemeina

heriotzia datorrenian

daukagu bide berdina (Juan Ibarzabal Buztarri)

Eta guk Bertx(h)ori dugu maite

2024-09-20 Idoia Granizo

Nafarroako hiriburuan ikasle giroa bertsozaletzeko antolatutako egitasmoa da Bertx(h)ori. Horra hor, “Zer da Bertx(h)ori?” galderari erantzuteko modu ezin zuzenagoa. Alabaina, konturatuko zineten dagoeneko hori baino askoz gehiago ere badela Iruñean lehia formatuan sortutako plaza hau. Sorreran, hastapenetan eta garapenean zehar gertatutako batzuk aletzen ahaleginduko gara datozen lerroetan. Gurekin hegan egitera etorri nahi?

Paula Amilburu - Prokastinatzaile, zuri

2024-07-17

Prokastinatzaile - Paula Amilburu, BERRIAn. [caption id="attachment_58592" align="aligncenter" width="2048"] Arg: GOIENA[/caption] Paula Amilburu Izargarai. Aramaion (Araba) 1994an jaioa. 2007an Arabako Eskolarteko txapelketan parte hartzen hasi zen, eta 2012an txapelduna izan [...]

Bertsoa? Zertarako?

2024-07-03 Xabat Illarregi

Zertarako - [caption id="attachment_58555" align="aligncenter" width="1280"] Pixabay[/caption] Zerbaiterako balio ez duen ezerk ez du irauten. Gizakiak denari etekina atera behar dio, bestela, ez du behar. Etekina ekonomikoa izan daiteke, baita [...]