Bilaketa: mozorro
Emaitzak: 54

Zehaztu artikuluen bilaketa:

Gurea ez den ahotsaz

2024-11-25 Maider Arregi

2021eko abenduan Uxue Apaolazari Argian egindako elkarrizketa batek esaldi hauxe zeraman titularrean: “Ez dut nire pribilegioen biktimez mozorrotu nahi” (Apaolaza, 2021). Ideia hori, arau moral gisa formulatuta, izango da artikulu honen hasierako hipotesia; hau da, ez genukeela gure pribilegioen biktimez mozorrotu behar. Beste era batera esanda: ez genuke kantatu behar estrukturalki gu baino zapalduagoak (are, gugandik zapalduak) dauden pertsonen ahotik. Adibidez, nik (emakume zuri europar gisa) ez nuke kantatu behar emakume arrazializatu edo migratu baten ahotsa lehen pertsonan erabiliz.

Diskurtso guztiak errespetagarriak dira?

2024-11-21 Ainhoa Urien eta Maialen Akizu

Diskurtso guztiak errespetagarriak dira? - Ainhoa Urien Telletxe Galdera horri emandako erantzunaren bila hasi bazara testua irakurtzen, gutxienean, galderak bete du  bere funtzioa. Amuari heldu diozula ematen du eta, behin [...]

Bada mamuak baino beldurgarriagorik

2024-10-30 Haize Lekuona

Bada mamuak baino beldurgarriagorik - Doinua: Nork bere mundu intimo [audio mp3="https://www.bertsolari.eus/wp-content/uploads/2024/10/3217_doinutegia_file_mp3.mp3"][/audio]   Ba al da Halloween baino denbora ilunagorik? Nun itzalak bertan diren kale guztiak harturik Gau beltz konstantean [...]

Bertso ibilbidea: Markina-Xemein

2024-10-07 Josune Aramendi

Markina-Xemein 1952. urtean sortu zen Markinako hiribilduak eta Xemeingo elizateak bat egitearen ondorioz. Artibai eta Urko ibaiek topo egiten duten herri menditsu honen izenaren lehen zatiak asko esaten du bere kokapen geografikoaz. Izan ere, zenbait teoriaren arabera, Markinak “marka” edo “marra” hitzetan dauka jatorria. Hainbat udalerri ditu mugakide: Amoroto eta Berriatua iparraldean, Etxebarria eta Mendaro ekialdean, Eibar eta Mallabia hegoaldean eta Aulesti eta Ziortza-Bolibar mendebaldean. Hala ere, mugak aipatzekotan 70eko eta 80ko hamarkadetan apurtutakoak aipatuko lituzke hemengo askok. Ehunka izan baitziren Pilotaren Unibertsitatea goitizenez ezagutzen den frontoitik amerikak egitera joan ziren gazte zestalariak. Asko joan ziren Filipinetara, Kubara edo Estatu Batuetara Jai Alaiaren urrezko hamarkadetan, baina ez pentsa gutxi direnik Done Jakue bideari jarraiki gure herria igaro asmoz etortzen diren erromesak ere. Gaur, makilarik eta maskorrik gabe, baina bertsoak gurean duen bideari jarraituko diogu.

Kalamuatik Santa Eufemira

bitartin dago Markina

oraintxe dala seirehun urte

edo aurretik egina

jaiotakoak eruten dira

bautizatzera Xemeina

heriotzia datorrenian

daukagu bide berdina (Juan Ibarzabal Buztarri)

Lehen plaza parekideaz hizketan, oholtza azpikoekin

2024-09-24 Iraitz Mateo

Emeki Emakume Elkartea, Hondarribiko elkartea da, duela 30 urte baino gehiago sortu zen, eta egun lanean jarraitzen du. 1992an antolatu zuten bi gizonezkok eta bi emakumezkok kantatuko zuten bertso saioa, ez zuten Euskal Herriko lehen bertso saio parekidea izango zenaren segurantzarik, baina aurrera urratsa egiteko garaia bazela iruditzen zitzaien, eta berek eman zuten.