Bilaketa: musika
Emaitzak: 415

Baski-ilta: poesia, bertsoa eta musika Helsinkin

2018-10-09

Baski-ilta - Etxepare Institutuaren webetik. Finlandiarrei euskal kultura ikuskatzeko leiho bat eskaini asmoz kultur programa berezia antolatu zuten atzo eta herenegun Helsinkiko Unibertsitatean. Sarrionandiaren poemetatik hasi, hizkuntzaren egoerari eta bertsolaritzari buruzko azalpen [...]

"Bi arreba". Bertsoa eta musika.

2017-12-19

"Bi arreba". Bertsoa eta musika. - Chopinzalea da Xabier Lizaso piano-jolea. Xenpelar gustuko du Andoni Egaña bertsolariak. Chopinek eta Xenpelarrek badute elkarrekiko antzekotasunik. Garai beretsuan bizi izan ziren. Biak ziren, [...]

Belateko lapurrak

Gehiengoa ez da Belateko portuan gelditzen, pasa baizik. Bertatik igarotzen da Iruñea eta Irun lotzen dituen bide gatazkatsua: bere egoera kaskarra medio hamaika bizitza ebaki ditu, eta, ondorioz, inguruko herritarrak makina bat protesta egindakoak dira. Badirudi errepidean hobekuntzak egingo direla hurrengo urteetan, eta probestu dezagun, beraz, bidea pausaleku bilakatzeko aukera hurrengo orrietan zehar.

Baztan eta Ultzama lotu dituen xendra honek historia luzea dauka, eta istorio ugari biltzen ditu bere baitan. Bidaia dezagun XIX. mende hasierara, bertsoz zein hitz lauz Euskal Herrian izan diren bidelapur sonatuenetako batzuen berri izateko: Belateko lapurrak.

Dirutan

2024-04-29 Onintza Enbeita

Idazle batek idatzi du sare sozialetan nola deitu dioten hitzaldi baterako “alde bientzat” debaldeko saioa izango dela esanez. Hasperen bat atera zait.