Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak batzar orokorra ospatu du Senperen
2024 urteari itxiera eman eta 2025 urteko egitasmoa eta aurrekontua onartu dira.
2024 urteari itxiera eman eta 2025 urteko egitasmoa eta aurrekontua onartu dira.
Pasa berri ditugu ihauteri festa gehienak eta kohesionatu dute komunitatea.
Baserri giroko herri askotan egin dira puska biltzeak eta dantzatu dira tokiko dantzak, seguruenik gure herri honen luze zabalean gehien errepikatu izan den festa klasea.
Bertsozale Elkarteak ireki du Bertso Udalekuetan izena emateko epea. Bertso eskoletako kideek zein gurasoren bat Bertsozale Elkarteko bazkide dutenek eman dezakete izena lehenengo epe fasean; ondoren bigarren izen-emate epea irekiko dute.
Bagara kolektiboak salatu du Lizarrako ikastolan eta Remontibal ikastetxean ematen diren bertso eskolak gelditu egin direla, UPNren udal gobernuaren neurriak eraginda.
Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen jardunaren iazko balorazioa egingo da, baita aurtengo kokapena ere. Herrialdeetako Batzarrak ere otsailean eta martxoan izango dira, Arabakoaren salbuespenarekin, urte hasieran egin baitzuten.