Bilaketa: nafarroa
Emaitzak: 552

Zehaztu artikuluen bilaketa:

Bertso saioak nork antolatzen dituen

2024-10-07 Irati Majuelo

Bertso saioak nork antolatzen dituen -     Powered by RedCircle Etorri bezala badoaz udako egunak, iritsi da iraila, eta ezustean, Bardoak ere hasi dira kantuan Nafarroan. Pandemia garaitik erdizka [...]

Perpetua Saragueta nafarra, euskal idazle aitzindaria

2024-10-02 Reyes Ilintxeta

Beste pertsona batzuen bizitzak ezagutzea beti izan da eta izanen da interesgarria, eta are gehiago zerbait ikasteko aukera ematen digutenean. Hau da Perpetua Saragueta Mezkiritzeko idazlea eta Trinidad Urtasun bertsolari baztandarraren kasua. Idazlea lehena eta bertsolaria bigarrena. Emazte-senarra. Ez zuten bizimodu erraza izan eta zailtasun eta oztopo latzen gainetik, gogotik lan egin zuten aurrera ateratzeko. Eta beti euskara erdigunean jarrita. Gerra aurretik emakume gutxik idazten eta argitaratzen zuten euskaraz, baina Perpetua Saragueta nafarrak hainbat argitalpenetan egin zuen, herria eta euskararekiko maitasunak, irakurtzeko zaletasunak eta idazteko grinak bultzatuta. Oso eredu inspiratzailea, gaur egun esaten den bezala.

Zehaztu dira Bardoetako finalaurrekoak

2024-10-01

Asteburuan jokatu ziren lehen fasea akitzeko falta ziren sei saioak, Iruñean, Erronkarin, Eugin, Atarrabian, Leitzan eta Erratzun. Ondorengo sei taldeak igaro dira finalaurrekoetara: ‘Manteleko sobrak’ (Leitza-Altsasu-Barañain, A multzoko irabazlea), ‘Baztanzopak’ (Baztan, B multzoko irabazlea), ‘Argako Bixiguak’ (Atarrabia-Barañain, C multzoko irabazlea), ‘Mutilatuak’ (Bortziriak-Baztan, D multzoko irabazlea), ‘Hor gu!’ (Bortziriak, A, B, C eta D multzoetako bigarren sailkatuetan onena) eta ‘EzKrashak’ (Iruñerria, A, B, C eta D multzoetako bigarren sailkatuetan bigarren onena). Urriaren 4an abiatuko da taldekako txapelketaren bigarren fasea.