Bilaketa: nafarroa
Emaitzak: 552

Zehaztu artikuluen bilaketa:

Eta guk Bertx(h)ori dugu maite

2024-09-20 Idoia Granizo

Nafarroako hiriburuan ikasle giroa bertsozaletzeko antolatutako egitasmoa da Bertx(h)ori. Horra hor, “Zer da Bertx(h)ori?” galderari erantzuteko modu ezin zuzenagoa. Alabaina, konturatuko zineten dagoeneko hori baino askoz gehiago ere badela Iruñean lehia formatuan sortutako plaza hau. Sorreran, hastapenetan eta garapenean zehar gertatutako batzuk aletzen ahaleginduko gara datozen lerroetan. Gurekin hegan egitera etorri nahi?

Hainbestek hainbeste maite zutena

2024-09-19 Xabier Euzkitze

Pixkanaka itzali zaigu Nikolas Segurola, Matxinbentako Largarateko semea. Gizakiak ez dio gizaki izateari uzten azken arnasara arte, eritasuna eta ahulezia ere bereak ditu, baina Nikolasek aspaldixko utzi zion Nikolas izateari.

Iragan da Bardoetako lehen asteburua

2024-09-18

Iragan da Bardoetako lehen asteburua - Lesakan, Sunbillan eta Lizarran jokatu dira Bardoak 2024 ekimeneko lehen hiru saioak, ostiralez eta larunbatez, 120 entzuleren aitzinean. Asteburuko nondik norakoak azaldu ditu Nafarroako [...]

Iruñeko V. Bertsopaper Lehiaketa martxan da

2024-09-18

Iruñeko V. Bertsopaper Lehiaketa - Bosgarren edizioa du jada Iruñeko Udalak eta Nafarroako Bertsozale Elkarteak elkarlanean antolaturiko sariketak. Nafarroan jaiotako edo Nafarroan bizilekua duten hartu dezakete parte, antolatzaileek eskaini dituzten [...]

Donezteben eta Udaben, bertsoaren paratzen: XIX. mendeko testigantzak

2024-09-17 Ekaitz Santazilia eta Ricardo Urritzola

Nafarroako erresumak justizia sistema beregaina izan zuen 1836. urtera arte. Erresumako auziak, beraz, Iruñean epaitzen ziren. Horri esker, Erdi Arotik aurrerako milaka auzitako dokumentazioa dugu, Nafarroako Errege Artxibo Nagusian gorderik: Sententziak, lekukoen deklarazioak… Nafarroaren historia txikia –egunerokoa, jende xehearena– ezagutzeko izugarrizko ondare dokumentala da hori.