Bertsolariak oporretan 1991

 

Bertso Udalekuak – ORIO

Jada kurtsoa hasi dugun honetan, inoiz baino gehiago oroitzen gara udaz eta udalekuez. Ni gaurkoan ez naiz salbuespen bat eta ireki berri zaidan leiho honetatik barren-husteko asmoa dut. Hala ere, aldez aurretik garbi utzi nahi dut ez dudala bertso udalekuen eta bestelako udalekuen arteko konparaziorik egiteko asmorik: ezberdin bizi izan ditudalako, gehiegitan egon ez naizelako