Bilaketa: unibertsitatea
Emaitzak: 103

Zehaztu artikuluen bilaketa:

Tordlut: Inuiten kantu bidezko dueluak edo hitzaren boterea

2024-10-04 Francesc Bailon Trueba. Antropologoa eta Poloko bidaiaria

Inuit herriaren ohitura ezezagunenetako bat duelu kantatuak dira, barne gatazkak konpontzeko baliatzen zituzten dueluak. Horiek hala egitearen zergatia euren antolakuntza politikoan eta euren abesti eta olerkien sorkuntza prozesuetan bilatu behar dugu.

Eta guk Bertx(h)ori dugu maite

2024-09-20 Idoia Granizo

Nafarroako hiriburuan ikasle giroa bertsozaletzeko antolatutako egitasmoa da Bertx(h)ori. Horra hor, “Zer da Bertx(h)ori?” galderari erantzuteko modu ezin zuzenagoa. Alabaina, konturatuko zineten dagoeneko hori baino askoz gehiago ere badela Iruñean lehia formatuan sortutako plaza hau. Sorreran, hastapenetan eta garapenean zehar gertatutako batzuk aletzen ahaleginduko gara datozen lerroetan. Gurekin hegan egitera etorri nahi?

Jone Uria - Chat BDB

2024-08-01

Chat BDB - Jone Uria, BERRIAn. Jone Uria Albizuri. Getxon (Bizkaia) jaioa, 1990ean. Matematikan doktore da, eta irakasle ari da Euskal Herriko Unibertsitatean. 9 urterekin San Nikolas ikastolan eskolaz kanpoko bertsolaritza [...]

Korsika. Chjami è rispondi: tradizio arkaiko eta bizia

2024-05-09 Anna Catalina Santucci

Chjami è rispondi (deia eta erantzuna) Korsikako kantu inprobisatua da, eta izenak dioen bezala, eskaera bati erantzun bat ematean datza. Bi poetaren arteko kantu txandakatua da: gai jakin bati buruzko argudioak eman behar dituzte, arau zorrotzak betez. Iraganean, oso presente zegoen landa ingurunean, eguneroko bizitzako edozein unetan eta, batez ere, jaietan (gaualdiak, azokak, ezkontzak, etab.). Gaur egun, zenbait faktorek eraginda, biziberritze zeinuak ikus daitezke; batetik, adierazpen modu berriengatik (sare sozialak, eszenaratzeak, etab.); bestetik, erakundeak kontuan hartzen hasi direlako (politika, ikerketa eta Frantziako Hezkuntza); eta, azkenik, antolatzaile sarearengatik (inprobisatzaileen sarea, eskualdekoak eta Mediterraneoko beste lekuetakoak).