











Peru Abarrategi txapeldun – Peru Abarrategi Sarrionandia gailendu da 2022ko Arabako Bertsolari Txapelketan, Manex Agirrerekin buruz burukoan aritu eta gero. Peruri Serapio Lopezek jantzi dio txapela. 450 lagun elkartu dira Gasteizko Europa Biltzar Jauregian. Larunbat arratsaldean jokatu zen finala Gasteizko Europa jauregian. Eszenatokian: Manex Agirre Arriolabengoa (Aramaio) Oihane Perea Perez de Mendiola (Zalduondo)
Loratu da udaberriko alea – Izotzak izotz, loratu da udaberriko alea. Indartsu ekin diogu 2022ari, esku artean duzun ale hau lekuko. Zaldieroak emango dizu ongietorria, eta ondoren Markos Zapiain filosofo kontenplalariak idatzitako gogoetaz hausnartzeko parada izango duzu. Bertso beefak edo ika-mikak ditu hizpide Kepa Matxainek, historian zehar bertsolarien artean eman diren dema dialektikoak.
Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketako finala zehaztu da – Iragan ostiralean jokatu zen Lizartzako Txirrita elkartean Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketako azken kanporaketa. Malen Gartzia, Danel Etxeberria, Amets Aizpurua, Sustrai Goenaga, Izar Zelarain eta June Aiestaran jardun ziren bertsotan. Imanol Artola “Felix” aritu zen gai-jartzaile lanetan; epaimahaia Zigor Leunda, Leire Beloki eta Bakarne Urreagak osatu zuten. June
2022ko Arabako Bertsolari Txapelketa aurkeztu dute Laudion – Apirilaren 1ean hasi eta ekainaren 11an amaituko da. Arabako Bertsozale Elkarteak 2022ko Arabako Bertsolari Txapelketa aurkeztu zuen iragan larunbatean, Laudioko Aiaraldea Ekintza Faktorian. “Azkenekoan, 2019ko Txapelketan Arabako bertsogintzak egin duen bidea goraipatu nahi izan zen eta bide honi eutsi nahi izango zaio aurtengo XV. edizioan
Bizkaiko taldeko bertso txapelketarako izen ematea ireki da – Hirugarren edizioa izango du Bizkaiko Taldekakoak; otsailaren 7an amaituko da izena emateko epea. 2017an egin zen lehenengoz Bizkaiko Taldekakoa, 2019an ere antolatu zen, eta aurten hirugarren aldizk antolatu du ekimena Bizkaiko Bertsozale Elkarteak. “Bizkaiko Taldekakoa, izenak berak dioen moduan, Bizkaia mailakoa eta taldekako txapelketa