











Martxan da “Plazara!” – Urtarrilaren 29an hasiko da ‘Plazara!’ Aurten ere ‘Plazara!’ Bizkaiko bertsolari gazteei zuzendutako bertso zirkuitua jarriko du martxan Bizkaiko Bertsozale Ekarteak. Antolatzaileek adierazi dutenez proiektuak bi helburu nagusi ditu; batetik, gazteen plazaratzean eragitea, eta bestetik, gazteen saretzea eta talde izaera indartzea. 1996-2003 urte artean jaiotako 27 gaztek eman dute izena eta
Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketan parte hartzeko epea ireki da – Otsailaren 13ra arte eman ahalko da izena XLII.edizioa opsatuko du aurten Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketak. Gipuzkoako Bertsozale Elkartearen eta Ikastolen Elkarteren arteko elkarlanaren fruitua da ekimena. Aurten ere bi atal ezberdinduko dira, idatzizkoa eta bat-batekoa. “Idatzizkoaz Ikastolen Elkartea arduratuko da eta online izango da, bat-batekoa
Aparteko zigilua – Amagoia Mujikak NAIZen. 2022. Bertsolari Txapelketa Nagusiaren urtea. Zigilu hori daukaten urteak ez dira arruntak. Badute apartekotasun bat. Bertsolariak lan eta lan; barrura begira, kanpora so, borobilari ertzak zorrozten, ertzak borobiltasunera makurrarazten, tiraderak errimaz betetzen, armairuetan ideiak zintzilikatzen. Txapelketa garaiko ohiko plazetan bertan txapelketa usaina sumatzen da. Txapelketarako prestatu dituzten akrobaziak
Udaberrira atzeratu dute Arabako txapelketa – Txapelketa urtarriletik apirilera bitarte «behar bezala» egiteko baldintzak ez direla betetzen adierazi du Arabako Bertsozale Elkarteak. «Arabako Bertsozale Elkarteak Eusko Jaurlaritzaren azaroaren 17ko agindua eta abenduaren 14ko dekretuan ezarritako araudia aztertu ondoren, 2022ko Arabako Bertsolari Txapelketa udaberrira atzeratzea erabaki du, araudi honekin eta pandemiaren egoera honetan txapelketaren
Hurrengo Bertsolari Txapelketa Nagusia 2022an – Pandemiak eragindako egoera leundu den honetan, lurraldeetako txapelketak ahalik eta normaltasun handienarekin bururaino eramateko modua izango dela aurreikusiz, 2022ko udazkenean Bertsolari Txapelketa Nagusiaren 18. edizioa aurrera eramateko erabakia hartu duela jakinarazi du Bertsozale Elkarteak. Txapelketa Getxon hasiko da irailaren 24an eta Euskal Herri osoan zehar jokatuko dira