FINALISTEN KRONIKAK

San Simon eta San Juda …joan zen hura, eta negua heldu da. Amets Arzalluz Negu bete batekoa da ene hitzen loa. Batzuetan pentsatzen dut ene buruari egun hartaz galdezka hastea bihar goizean Kairoko Tahrir plazara argazkilari joatea bezala dela. Itzali zen sua. Sarraskiaren aztarnarik ez da ageri. Ez dago antzematerik non ezkutatu diren gaiztoak eta

Segi irakurtzen

Ez nintzen han izan
Harkaitz Zubiri

Harkaitz Zubiri

Alien vs. Predator ez da pelikula klasikoen zerrendara pasako (miretsia ez izateko meritu handiak egiten dituelako), baina, aitzitik, Alien vs. Predator sindromea ez da ahazteko modukoa. Ziur aski horixe nuen buruan datu horren bila aritu nintzenean: zeinek ditu jarraitzaile gehiago, bertsolaritzak ala euskal literaturak? Galdera hori berpiztu egiten zait Txapelketa Nagusiaren Finala BECen egiten dutenetik.

Segi irakurtzen

Hitzak egiten gaitu
Andoni Egaña

Andoni Egaña

Aitorpen txiki bat eginez hasi nahi nuke artikulu hau: BECen ez nintzen uste eta espero nuen bezala emozionatu. Nostalgiaren eraginez eta orain nostalgia hori bizi ahal izateko neukan zoriaren ondorioz, espero nuen emozioek gaina hartuko zidatela egun osoan zehar eta begi-ertz bustiak izango nituela orduetan. Prestaturik nengoen eguna hunkiturik emateko. Eta ez. Hasieran, zortzi bertsolarien

Segi irakurtzen

Oholtzak ez du bihotzik
Ibon Aranberri

Ibon Aranberri

BEC laburduraren B iniziala Bilbao-tik Barakaldo-ra aldatzea eskatu du Barakaldoko Udalak. Ezetz erantzun dio erakundearen Batzar Orokorrak, Bilbaoren nonahikotasuna eta marka izaeraren bezalako balioak argudiatuz. Garai bateko Bizkaiko Labe Garaien orubeetako batean eraikia, Barakaldon dago BEC. Bilbao berriaren ikurretako bat da —non hasi eta amaitzen da Bilbao?—, itsasadarraren erriberan hondoa jotako industria zaharren paisaia zerbitzu-hiri

Segi irakurtzen

Zortzi motxila bete liburu
Eider Rodriguez

Eider Rodriguez

Finala amaituta eta amaitu aurretik ere entzuleriari buruz kritika dezente jaurti dira itxuraz Amets Arzallusen alde lerratuegi azaldu zirelako, eta han-hemen hooligan hitza ere entzun izan dut haiei buruz aritzeko. Uler dezaket bertsolarientzat, batez ere Amets Arzallus ez diren beste zazpientzat, delikatua izan daitekeela egoera, baina ulergaitza irizten diot hooligan talde hau kakazteko hainbat kritikariren

Segi irakurtzen