











Abian da Altzako XIII. “Arantza Hernandez Eceiza” bertsopaper lehiaketa – Bizarrain Euskara Elkarteak antolatzen du ekimena, Altzako bertsozaleen eta Altzania elkartearen laguntzaz. Gaiak eta neurriak libreak dira, eta bertsopaper bakoitzak gutxienez 3 bertso eta gehienez 8 izan ahalko ditu. Lanak aurkezteko epemuga maiatzaren 10 arte izango da, bizarrain@altza.net emailera bidalita. Maiatzaren 15ean ezagutaraziko da epaia.
Autobus baten bertso abordatzea – Berria egunkarian argitaratua. Altzako Bertso Astea aitzakia hartuta, bertso saio bat inprobisatu dute asteburuan autobus batean. Jon Maiak onartu zuen erronka Twitterreko bere kontuan: “Ez da ba idea txarra bertso saio bat egitea autobus publikoan, linea osoan zehar, ikusten ditugun lekuei, igo eta jeisten den jendeari kantari… Ze iruditzen?”.
Bertso paper lehiaketa Altzan – Aurtengoan zortzigarren edizioa izango da. 18 urtetik gorakoei zuzenduta dago ekimena, eta martxoaren 12tik apirilaren 15era bitarte aurkeztu beharko dira lanak. Altzako Bizarrain Euskara Elkartea da antolatzailea. Parte hartzeko baldintzak Hiru bertsotik zortzira bitarteko sortak aurkeztu behar dira, gai eta doinu librean, martxoaren 12tik apirilaren 15era bitarte. Bi aukera daude lanak bidaltzeko: