Bertso-kopla onenaren lehiaketa Araban

Bertso-kopla onenaren lehiaketa Araban- Hamalau urte arteko gazteentzako bertso eta bideo lehiaketa antolatu dute Arabako Bertsozale Elkarteak eta Arabako ALEAk; irabazleentzako, taldean gozatzeko sariak izango dira, eskualde bakoitzeko kopla onenari emanak.   Bertso ikasturtea ondo amaitzeko, bertsogintzara hurbildu eta sormenaren bidez plazera hartzeko aukera izango dute bertsozale gazteek Arabako Bertsozale Elkarteak eta Arabako ALEAk elkarlanean

Segi irakurtzen

“Oholtzapetik” ekimena abiatu du Arabako Bertsozale Elkarteak

“Oholtzapetik” ekimena abiatu du Arabako Bertsozale Elkarteak – Ostiralean “Oholtzapetik” egitasmoa jarriko da martxan Izarrako plazan. Kantuan arituko diren bertsolariak: Martin Abarrategi, Andere Arriolabengoa, Iñaki Viñaspre eta Felipe Zelaieta dira. Gai jartzaile lanetan Oier Azkarraga izango da. Epailea entzulea izango da. Arabako 16 bertsolarik hartu dute parte OHOLTZAPETIK ekimenean, lau saiotan. Entzuleek erabakiko dute laukote bakoitzetik nor igaroko den Araiako finalean abestera.  “Finalean

Segi irakurtzen

Bertsoa Bizi Gazte ekimena moldaketekin, baina aurrera

Bertsoa Bizi Gazte ekimena moldaketekin, baina aurrera – Arabako Bertsozale Elkarteak jakinarazi duenez “Bertsoa Bizi Gazte” lehiaketarekin aurrera egitea erabaki du, moldaketa batzuk eginda. Bideoklipak eta zuzenekoak egiteko laguntza eskaini dute antolakuntzatik, eta jarraitu beharreko pausuak azaldu.     1.-Lehen pausua Behin bakarkakoak edo Taldeak osatuta: modalitatea aukeratu eta jarri bertsoabizi@gmail.com-ekin harremanetan, zuen proiektuaren berri emateko.

Segi irakurtzen

14 urtetik beherakoen Arabako Bertso Eskolartekoa birtualki jokatuko da

14 urtetik beherakoen Arabako Bertso Eskolartekoa birtualki jokatuko da – Alearen ataritik. Bertso idatzien lehiaketan parte hartzeko aukera izango dute gazteek maiatzean zehar; saridunek Hotza Extrem abentura parkean egun pasa izango dute opari.   Orain arte, 14 urtetik beherakoen Arabako Bertso Eskolartekoa maiatzean ospatu izan da, eskualde bakoitzeko topaketarekin, eta bertan eskualdean aukeratutako lanak entzuteko

Segi irakurtzen

Bertsolaritza etxera ekarriko du ‘Erantzuna oinean’ jolasak

Bertsolaritza etxera ekarriko du ‘Erantzuna oinean’ jolasak – Alea-ri hartua. Bertsolaritza gai nagusia duten hamar galderaz osatutako jolasa prestatu du Arabako Bertsozale Elkarteak; zozketa bat egingo dute, astelehenean, guztiak asmatzen dituztenen artean. Arabako bertsolaritzan ere eragina izan du koronabirusaren ondorioz behartutako konfinamenduak, eta antolatutako ekintzak eten behar izan dituzte; besteak beste, bertso eskolak, hezkuntza arautuko

Segi irakurtzen