











Lokatzetatik leku bat loratzen denean – Testua: Izaro Bilbao, Janire Arrizabalaga eta Araitz Katarainek. Lokatz Loreak Agian batzuek bertsoa.eus-eko azalean ikusiko zenuten, beste batzuek sareetan jarraituko gaituzue, eta, ziurrenik, egongo da gure berri ez duenik ere; hala ere, gauza jakina da Lokatz Loreak bertso munduaren parte bilakatu dela udan egindako lanaren ostean. Hori bai,
“Asmoa izan da sortzea leku eroso bat bertsorako” – Uxue Gutierrez Lorenzok Noticias de Alavan. Lokatz Loreak sormen taldea abiatu dute Janire Arrizabalaga, Araitz Katarain eta Izaro Bilbao bertsolariek. Bertso saio frikiak antolatzen hasi dira Bertsolariak dira Janire Arrizabalaga, Araitz Katarain eta Izaro Bilbao eta amankomunean dituzte zenbait zaletasun eta deserosotasun. Gustuko dituzten gaien inguruan kantatu eta bertsotarako
Bertsolaritzaren alderik frikiena – Iraia Irazusta Mujikak BERRIAn. Lokatz Loreak sormen taldeak ‘Bertso saio frikiak’ antolatu ditu. Abuztuan eta Irailean egingo dituzte Bizkaiko gaztetxeetan, eta etzi izango da lehenengoa, Zornotzan, Harry Potterri buruz Harry Potter, fashion week-ak, denboraren makinak, memeak eta horoskopoak ez dira bertso saio batean entzun ohi diren gaiak. Hori aldatzeko asmoz,