











Kalean da Bertsolari aldizkariaren udako alea – Joan zen udaberria eta uda berria heldu, oraingoan ere kontu mordoarekin. Zaldieroaren umorearekin egingo duzu topo lehendabizi, jarraian Ana Galarraga zientzia-komunikatzaileak bertsolaritzarekin daukan harremanaren berri izateko. Xakea eta bertsolaritzaren artean ez baduzu loturarik ikusten, irakurri Jon Altuna Oxanen erreportajea. Saioa Alkaiza eta Nerea Ibarzabal elkartzeko gogo
Elkarlana Ikastolen Elkartearen eta Bertsolari aldizkariaren artean – 1991n sortu zen Bertsolari aldizkaria, bertsolaritza gaietan espezializatutako hedabide nazionala. 31 urte luze hauetan bere harpide sarea josi du, eta argitaratutako edukiak ELKAR-en zein hamaika liburu-dendetan topa daitezke. Bertsolari aldizkariak azken hiru hamarkadetan kaleratutako aldizkari ugari eman dizkio dohaintzan Ikastolen Elkarteari Euskal Herri osoko ikastoletan banatu ditzan.
Bertsolari aldizkaria ETB1-eko Biba Zuek! saioan – Gure aldizkariak kunplitu berri duen 30. urteurrena tarteko ETB1-eko Biba Zuek! programa joateko gonbitea jaso genuen, eta bertan izan ziren Antxoka Agirre Maiora eta Beñat Hach Embarek Irizar kideak. Bertsolari aldizkaria ETB1-eko Biba Zuek! saioan
«Erronka da aldizkaria leku interesgarria izatea bertsolari gazteentzat» – Ane Eslavak BERRIAn. ‘Bertsolari’ aldizkariak 30 urte bete ditu aurten. Egungo arduradunak, urteotan egindako urratsak eta aldaketak aletu, eta aurrera begirako erronkak zehaztu ditu. Proiektuaren egokitzeko gaitasuna goraipatu du. 1991ko udaberrian sortu zuten Bertsolari aldizkaria, eta, garaian garaiko ezaugarrietara egokituta, «osasuntsu» heldu da 30.
Bertsozale komunitatea oso anitza da – Goiena telebistatik. 30 urte eta 121 zenbaki pasatu dira 1991ko udaberrian ‘Bertsolari’ aldizkariaren lehen zenbakia argitaratu zutenetik. Egungo koordinatzaile Beñat Hach Embarek Irizarrek errepasatu ditu hiru hamarkada hauek emandakoak. Bertsozale komunitatea oso anitza da