











Emakume gehiago bai, baina feministago? – Itxaso Paya Ruiz, Pikara Magazinean. Gaien analisiaren ikuspegitik, ondoriozta dezakegu Bertsolari Txapelketa ezin jo daitekeela feministatzat modu proaktiboan. Gizon eta emakumeen arteko berdintasunaren ahalegina agerikoa da, baita zenbait genero politikarena ere, baina diskurtsoari erreparatuta, errealitateak ez du hainbesteko aurrerapausoa egin. Deigarria da XXI. mendeko Bertsolari Txapelketako finaletan Bechdel testa
Kalean da BTN22-ri buruzko ale monografikoa – Mundua ziztu bizian doa, bertsozale, hori badakizu, eta hemen gatoz gu aurtengo lehen ale honetan, duela hiru hilabete pasa amaitu zen Bertsolari Txapelketa Nagusiaz hitz egitera, lasai, trankil, patxadatsu. Eseri gurekin, plazer baduzu. Nabarituko zenuen: jantzi berriekin gatoz. Unai Gaztelumendi sastrea aritu da guretzako erropa berriak
Lilura – Ane Labakak ARGIAn. Buruan buelta-bueltaka nerabilen aspaldian. Banekien bazela zerbait, sumatzen eta sentitzen nuen, baina ez nintzen hitzetara ekartzeko gai, harik eta Lur Albizuk eta Eraitz Saez de Egilazek eskuz esku idatzitako Gureak ere badira. Desira, boterea, epika irakurri nuen arte. Ezinbestean, arkatzezko pare bat zeinu, azpimarra batzuk eta paperezko belarritxo bat gehitu nizkion
Garaikurrak – Ismael Manterolak BERRIAn. Badakit olatua pasatu dela, baina gaurko honetan erresakarekin nator gai bitxi batekin. Zein sari jasotzen dituzte bertso txapelketaren finalistek? Onartu behar dut ez naizela bertsolaritzaren jarraitzailea eta ez nuela finala ikusi, baina, jakin-minak jota, sarien banaketa ikusi nuen, jakiteko zein diren arte plastikoen mundutik kanpo baloratzen diren artelanak.
Joseba Beltza – Eneida Carreño Mundiñano eta Erkuden Ruiz Barroso, GUAIXEn. Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaurreko faseko lau saiotan eta finalean epaile izan da Joseba Beltza Bengoetxea etxarriarra; “ardura” handiko lana. Abenduaren 18an bertsolaritzaren zita nagusia izan zen Iruñeko Nafarroa Arenan: Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala. Maialen Lujanbiok jantzi zuen txapela eta puntuak eman zituzten epaileen artean