











Kalean da Bertsolari aldizkariaren udako alea – Joan zen udaberria eta uda berria heldu, oraingoan ere kontu mordoarekin. Zaldieroaren umorearekin egingo duzu topo lehendabizi, jarraian Ana Galarraga zientzia-komunikatzaileak bertsolaritzarekin daukan harremanaren berri izateko. Xakea eta bertsolaritzaren artean ez baduzu loturarik ikusten, irakurri Jon Altuna Oxanen erreportajea. Saioa Alkaiza eta Nerea Ibarzabal elkartzeko gogo
Aner Peritz da aurtengo Basarri bertsopaper sariketako irabazlea – Zarauzko Udalak eman du jakitera 38. Basarri Bertsopaper sariaren irabazlearen izena. 11 lan aurkeztu dira, denak “maila onekoak” epaimahaiaren aburuz. Aner Peritzen bertso sortak “ZOPA HOZTEN ARI ZAIZU” izenburua darama. 2019ko edizioan bigarren saria lortu ondoren, 19 urteko bertsolari zarauztarrak lehen aldiz irabazi du Basarri Bertsopaper
Sormena errimatzen – Txintxarri ataritik hartutako Iñigo Gonzalez Saroberen sarrera. Musika, literatura, antzerkia, margolaritza…eta bertsolaritza. Hainbat diziplina uztartu eta Udaberriko bertso saio ederra egin du Ttakun KEk aurten ere, Manuel Lekuona kultur etxean. Ane Labaka, Maialen Lujanbio eta Andoni Egaña aritu dira koplaka, herriko hainbat artistaren sormen lanek inspiratuta. Maddi Labakak jarri ditu gaiak. Gustura
Kudeatzailea Bertsolari Aldizkaria
Imanol Lazkano – Testua: Imanol Lazkano Zalantzarik gabe, gizakiek elkar ulertzeko asmatua da hitza. Eta, horrela, menderik mende, hainbat hizkuntzatan jarraitzen dugu gure harremanetarako hizkuntzak erabiliz. Nik esango nuke, euskaldunok, elkar ulertzetik harago, jolaserako erabiltzeko joera ere izugarria izan dugula, batik bat baserri munduan elkarri entzundakoari, gure gurasoek esango zuten bezala, axkarkeria batekin erantzunez. Ezagutu
Eskuak – Birritan agertu behar izan dut epailearen aurrean eta bietan gauza bera gertatu zitzaidan: ez nuen asmatu eskuekin zer egin. Apaizek elkar igurzten dituzte hizketan ari diren bitartean; politikariek jakaren botoia lotzen ari balira bezala entretenitzen dituzte. Baina gu bertsolariak gara, oinak buruanago eskuak baino. Eta bertsolari aurkezten bazara epailearen aurrean, errietaldia seguru daukazu.