






Kudeatzailea Bertsolari Aldizkaria
Abel Enbeita – Bertsolaritzaren munduan izandako nondik norako batzuk idatz ahal nitzakeen esan zidatenean, hustasun bat sumatu nuen nire baitan. Zer konta nezake bertsozaleek ez dakitenik? Baina barneko inurritegiari buelta eman eta idazteari ekin diot. Bertsolaritzako nire ibilbideak bi ardatz ezberdin izan ditu: bat, oholtza gaineko jarduna; eta bestea, bertso eskola eta ikastetxeetakoa. Oholtza gaineko
Bilboko itsasadarrean gora Egilea: Xabi Paya Bertso ibilbideen lehenbiziko alea ezin zitekeen edonon izan. Izango da ekimenaren berri eman eta Gipuzkoako herri txikiren batean pentsatuko duenik; baten bati burutik pasatuko zaio Xalbadorrek Urepeletik edozein saiotara iristeko sarritan egingo zuen bide luzea; eta norbaitek pentsatuko du Gasteizko Aiotz plazatik Aiztogile kalera badagoela zer kontatua.