











Erradikalak gara Zuri eragiteko Testua: Nerea Ibarzabal Argazkiak: Conny Beireuther Agian suertatu zaizue kaletik kartelen bat ikustea. Bi emakume ageri dira, begirada serioz kamerari begira. Betaurrekoak eta buru-berokiak dauzkate jantzita –etiketa bistan dutela- eta errietan egitera doakizunaren keinua. Baina badu zerbait argazkiak, errieta jasotzeko gogoa pizten dizuna, ihes egitekoa baino gehiago. Moderazioa
Martxoak 18 Pasa da martxoaren 8a. Pasa ditugu ospakizunak, aldarriak, saio bereziak. Eta pasa gaitu betikoak. Atzera begiratuz gero, argi da bide luzea egin dela (edo bidea egin zaigu luze?). Bertsoak adibide bezala hautatutako garai bateko gaiak entzun besterik ez dago jabetzeko; Antzuolan, 1975. urtean saio bakarrean jarritako lau perla, zein baino zein. Bat hautatzearren,
Bertsoz-bertso, indarkeria matxistei aurre Bizkaiako Medicusmundi elkarteak bertso saioa antolatu du ostiral honetan, abenduak 16, Durangon. Emanaldia Plateruenan izango da, arratsaldeko 8etan, eta luntxa banatuko da bertan. Bertso saio honen helburua indarkeria matxistei bertsoen bitartez aurre egitea da. Erika Lagoma izango da gai jartzailea. Bertsolariak: Nerea Eluztondo, Alaia Martin eta Miren Artetxe. Sarrerak 3€-tan daude eskuragarri
Ane Labaka Gure blogarietako bat sakonago ezagutu nahi? Naiz hedabidetik dakargu ona, hona. Gaur8-rako Amagoia Mujika solasean aritu da Ane Labakarekin. Bizitza erdia darama bertsotan, dituen 24 urteen erdiak. Eskolartekoetatik hasi zen nabarmentzen bertsolari lasartearra, umetatik bazekielako nola esan: seguru, ozen, kokotxa tente. Bidean ikasi du zer esan nahi duen, garbi baitauka feminismora lotu
Amonek Esan dezadan zehatzago: bertsotan, ipuinetan, literaturan, antzerkian, zineman… azaldu ohi diren amona onbera, adeitsu, kezkati, bihotz oneko, arduratsu, samur, dotore, eskuzabal, leial, ezti, maitagarri, paziente, ulerkor, (besterentzat) zoragarri horiek aspertu egiten naute. Izan ere, horrelakoxeak baitira (eta horrelakoak bakarrik) urte luzetan marraztu ditugun amonak. Asko jota, petral, hitzontzi edo sudurluze bezalako adjektiboak gehituko zitzaizkien,