











Pribilejiatuak – 16:00etan dugu hitzordua aparkalekuan. Umeak munduratu ditugunetik, familia-oporren usaina hartu du berriz ere Gasteizetik Pancorbo alderako A1aren zatiak. Gaur bertatik noa. Baina beste leku batera noa. Langraiz Oka parean eskuinetara. Ezkerretara bihurgunea, autobidea zubi-gainetik pasa. Susto txiki bat biribilgunetik irteterakoan, beste auto batekin (nire errua izan da). Aldapa suabea, baina uste baino luzeagoa.
Doinua: Haizea dator ifarraldetik! Berandu, baina azkenean – Huts minbera bat hedatua zen gure herrian barrena Zer dira hogei ta hamabi urte? Zer bizi baten herena? Abenduaren hogei ta hamaika, urtarrilaren lehena… Urterik urte sartzen joan da mendekuaren eztena Dudatzen ere hasiak ginen ea jinen zen azkena Baina aurten bai, kolore argiz altxatu da