











5657 – Doinua: Arratsalde on eta muxu bat Burutik ezin dira borratu gertatuen irudiak militante bat kate batetik esekita esku biak itzaletatik irteten ziren borra kolpe urduriak more kolorez estali arte bular, bizkar, ipurdiak milioika ezin dira zenbatu odol tanta isuriak oraindik ere ez dira itxi ireki ziren zauriak. Intxaurrondoko kalabozoak aho-mingainak balitu!
Gatazkari kantari – Giroa bor-bor zegoenean horixe ateratzen zitzaigun batzuei. Hala bizi genuen eta bertsotara ere hala eramaten genuen. Gure eguneroko bizitzaren parte zen gatazka armatua eta askotan gai zabalak jartzen zizkigutenean hortik jotzen genuen. Presoak, torturak, jazarpen politikoa, heriotza, beldurra. Gaur, plazatik guztiz ez baina ia guztiz ezabatu da gaia. Jakin badakigu gatazka armatua
Zilegikeria – Zilegitasuna oso modan jarri den egunotan, jendeari zilegitasunik eza aurpegiratzen zaion honetan, zilegitasuna eskatzen dugun honetan … bertsolari bezala ematen zaigun zilegitasuna izan daiteke zalantzarako gai. Oso jende garrantzitsuak (garrantzitsua esatean uler bedi gizon nazioarteko, gorbatadun, ile-urdindu) hartu du ahotan “zilegitasun” hitza eta oso jende normalak (parentesiko izenondoetan ez gaudenok, gehienbat) sentitu du
Euskaldunok anormalak gara – Danbor doinuak izan dira aurten Herri Urratsen aurrekari. Ikastoletako 3000tik gora ikasle, irakasle, langile, guraso eta beste hainbeste euskaltzale karrikara atera ginen joan den astean, euskarazko murgiltze ereduaren alde. Euskaldunok kantuan beraz, azterketak euskaraz egin ahal izatea aldarrikatzen zuten kamiseta koloretsuekin. Baionako karriketako ibiltarien begietara ezohiko ikuskizuna izan zen hura, bitxikeria,
Hitz egin dezagun – Ez zarete guti Faire la parole Ipar Euskal Herriko zinemetan ikusi duzuenak. Zoriondu nauzue bertan eginiko lanarengatik. Oker ez banaiz, mundua euskararen begiekin entzuten ez dutenentzako ikuspegi artistiko egokia duela diozue. Guti izan zarete ikusitakoaren kritika zorrotza egin didazuenak, baina eskertu dizuet. Kontrapuntu bat eta ñabardura batzuk merezi dituzte zinemetako besaulkietan