ipar euskal herria

“Iparraldeko gazteen artean bada halako galde bat bertsotan hasteko”

2025-12-04

Beñat Larrory (Iruri, Zuberoa, 1990) eta Xermin Camblong (Luhuso, Lapurdi, 1997) lehen aldiz ari dira bakarkako Xilaba bertso txapelketan. Ahots ezagunak dira haatik Ipar Euskal Herrian, euskal irratietan egiten baitute lan. Ez bata ez bestea ez zen umetan bertso eskolan ibili; gerora bertsozaletu ziren, eta bertsolari izateko gogoz daude. 

Badator Hernandorena bertso sariketa

2024-04-10

Hernandorena bertsolari gazteen sariketa aurkeztu du Bertsularien Lagunak-ek. Bi urtez behin egiten duten sariketa da eta 16 eta 22 urte arteko Euskal Herri guztiko 12 bertsolarik hartuko dute parte aurtengo edizioan.