Aintzane Irazusta gai-jartzaileari elkarrizketa

Aintzane Irazusta – Tolosaldeko ataritik. Bertsozaletasuna jaiotzetik datorkio Gebaran bizi den Aintzane Irazusta tolosarrari eta gaur egun Arabako gai-jartzaile taldean dabil.   Gebarako bere etxean beso zabalik hartu gintuen Aintzanek eta behin grabagailua martxan jarri eta ohartzerako pasatu zen ordubete. Txikitatik izan da bertsozalea eta, batez ere euskaltzalea, eta horrela ulertu behar da bizitza: euskal

Segi irakurtzen

Ez egin poto, asteazkenero Bertxoko

Ez egin poto, asteazkenero Bertxoko – Estitxu Eizagirrek Argia aldizkarian. Asteazkenetan 20:00etan zuzenean aireratzen da Hala Bedi irratian Bertxoko irratsaioa (hemen orain arteko saioak entzungai) eta Arrosa Sareko beste hainbat irratitan ere entzun daiteke. Umore askeaz eta euskalkiak nahastuz jorratzen dute aktualitatea eta grabatutako bertsoaldiak ematen dituzte. Identitatea anonimatoan gordetzen duten bost kidek egiten dute

Segi irakurtzen

Behialako egun batez, Uztapide zendu zen

Behialako egun batez, Uztapide zendu zen – Irrati erreportaje hau Bilbo Hiria Irratiaren ataritik dakargu hona: ………………………………………………………………………. Manuel Olaizola Urbieta edo Uztapide (Deba, Gipuzkoa, 1909ko maiatzaren 10a – Oiartzun, Gipuzkoa, 1983ko ekainaren 8a) bertsolari bikaina eta euskal idazlea izan zen. Debako Endoia auzoan jaio zen, Uztapide izeneko baserrian. Auzo hori Zestoa eta Debaren arteko mugan

Segi irakurtzen

Behialako egun batez: Xenpelar

Xenpelar Errenteriako Senperelarre baserrian jaio zen mundura Frantzisko Petrirena Rekondo, Xenpelar bertsolaria, 1835eko urtarrilaren 13an. XIX. mendeko bertsolaritzaren gailurtzat jotzen da Xenpelar, eta bere bertso jarriak denboran gorde eta hedatu dira euskaldun belaunaldiotan, horietako asko famatuak dira, kantu ezagunak bihurtuta. Bertsoekin batera, bertsoetarako doinu ugari asmatu zituen (Ia guriak egin du, Pasaiako herritik, Iparragirre abila dela…).

Segi irakurtzen