irun

Izen eta abizendun sortzaileak

2024-11-05

2022ko azaroaren 5ean, «Bertso ahizpatasuna ez da kasualitatea» irakurri genuen GAUR 8 gehigarrian. Irunen, egun berean, Bertsolari Txapelketa Nagusiko saio historikoa jokatu zen: oholtzan, lehen aldiz, bost emakume eta gizon bat. Olatu baten aparraldiaren adierazle, Amagoia Mujika Telleriaren ustetan.

Triku bat eztarrian

2022-11-18 Oihana Iguaran

Triku bat eztarrian - Sabela trikutzeaz eta sabelpeko azala oilonarrutzeaz aritu zitzaizkigun bi bertsolari Irungo finalaurrekoan. Sei bertsolarien artean hiruk heldu zioten heriotzak eragindako doluari, ganbarako gaian. Ez alferrik, gaiak [...]

Eztanda... eta sorpresa

2022-11-07

Eztanda... eta sorpresa - Gorka Azkarate BERRIAn. Orain arteko saio jendetsuena, giro beroa, txaloak, oihuak, oso tarteka soilik gertatzen den moduan entzuleak bertsoen amaierak kantatzen... Aspaldi ez bezalako eztanda kolektiboa [...]

Behialako egun batez: Joxe Mari Lopetegi

2018-06-07

Joxe Mari Lopetegi - Bilbo Hiria irratitik hartutako erreportajea. Gaurkoa bezalako egun batez zendu zen Joxe Mari Lopetegi Olaizola (Irun, Gipuzkoa, 1875eko apirilaren 13a – Arrueta-Sarrikota, Nafarroa Beherea, 1942ko ekainaren 2a) bertsolaria. [...]