Izaro Bilbao

Izaro Bilbao: “Bertsolaritzan ‘guayismo’ pila bat dago eta ez bakarrik goi-mailako bertsolarien artean”

2025-03-05

Pasatzen zait pertsona batzuekin: ia ezagutu gabe zainak ematen dit gauza interesgarriak izanen dituztela esateko. Horietako bat zen Izaro Bilbao. Banekien bertsolaria zela, ilegorria. Bertsoaren bueltako sormen talde batean aritzen zela eta Olatz Salvadorren kantu biri jarri dizkiola berriki hitzak. Plazera izan da Bilbao entzun eta etxerako buelta galdera gehiagorekin egitea.

Sexilioari

2025-02-10 Izaro Bilbao

Sexilioari - Doinua: Seme ezarri bainauk [audio mp3="https://www.bertsolari.eus/wp-content/uploads/2025/02/3425_doinutegia_file_mp3.mp3"][/audio]   Abes nieazioke txoriei, pozari zeru ederrenari urdin (e)ta oskarbi, baina helburutzat dut zintzo zein jostari erresistentzian bizi direnei opari bertso batzuk [...]

Usteak erdi ustel

2025-01-16 Izaro Bilbao

Usteak erdi ustel - [caption id="attachment_60795" align="aligncenter" width="800"] Arg: studentabladid[/caption] Kantuan "zerbait" esateko asmoz gabiltzala diogu. Artearen politikotasuna darabilgu hitzetan nasai, sinbolo huts legez askotan. Aldarri handi eta inportanteak prestatzen [...]

"Itzaliko bagina" emankizuna, larunbat honetan Berrizen

2024-04-10

larunbat honetan Berrizen - Bertsoa oinarritzat duen antzerki ikuskizun berria dakarte Janire Arrizabalaga, Izaro Bilbao eta Araitz Katarainek, Lokatz Loreak sormen taldeko kideek eta sarrerak eskuragarri daude Loraldiaren atarian. Martxoaren 22an izan [...]

Itzal(iko) bagina

2024-02-28

Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao, Lokatz Loreak sormen kolektiboko kideek ondutako emankizuna da.