











heriotzak taulatu gainean bisita – Bertsoari eman zion bere bizia Txirritak, eta heriotzak ere horrela harrapatu zuen, bertso saio batean emandako ondoezak eraman zuen. Txapela irabazi, omenaldia jaso eta gutxira izan zen, gerra hasi aurretik, 1936ko ekainean. Garaiko prentsan dezenteko oihartzuna izan zuen jazoerak. ‘A consecuencia de un ataque en Goizueta Txirrita moribundo’,
omenaldiaren kronika – Txapela irabazi berritan egin zioten omenaldia, Txirrita garaiko bertsolari eta eragile garrantzitsuenez inguratuta ageri dena da bertsolaritzaren historiako argazki ezagun eta ikonikoenetako bat. El Día egunkariaren azalean Ander Arzelus Luzearrek sinatzen du, kazetari, eragile eta EAJko militate garrantzitsua bera, besteak beste euskarazko lehen irratsaioko gidaria izandakoa. Testua luzea da eta egun osoko
Txirrita eta Arcipreste de Hita – 36ko txapelketarekin hartu zuen sonak bertsozaleez harago zabaldu zuen Txirritaren mitoa. Bertso mundutik urrun samarretik idatzia dirudi Diario de Navarraren azalean bertsolariaren argazki eta guzti argitaratu zen soslai honek. Hernaniarraren itxurarekin jolasten du, eta bertsolaritzaren eta poesiaren badaezpadako harremanari ere heltzen dio, beste klasiko bat. ‘Este es
Pello Errota aguretu bat eta Txirrita lirain bat – Ziklo berrian topatu den lehen testu esanguratsua 1926an argitaratu zen Madrilgo La Voz egunkarian. Luis Antonio De Vegak sinatzen du eta bertsolari batzuekin nola topo egin duen kontatuz ekiten dio: Son tres y famosos en todas las anteiglesias y villas (…) Dicen los versos con rima
Txirritaren arrastoa – 1930eko hamarkadako bi txapelketen kroniketan nahiz Ramosen elkarrizketan nabaria da mito bizi bat zela hernaniarra. Fernando Amezketarraren pareko ateraldi eta pasadizo andana egozten zitzazkion, eta bertsolariek eurek ere maisutzat zeukaten. Adinak eta kiloek nahieran mugitzea eragozten bazioten ere, jendeak bere presentzia eta bertsoak eskatzen zituenez, plazarik plaza jarraitzen zuen eta alde batetik