Oier Sanjurjo Maté: Osasuna Futbol Klubeko jokalaria
Kudeatzailea Bertsolari Aldizkaria

Kudeatzailea Bertsolari Aldizkaria

Oier Sanjurjo – Bertsolaritza gustukoa izan dut txiki-txikitandik. Herriko ikastolan, Lizarra ikastolan, jaso nituen lehen sentsazioak. 80ko hamarkadan hasita zegoen jada bertsolaritza jarduna Nafarroako ikastoletan. Garai hartan, Nafarroako Euskara Zerbitzuak bertsolaritza sustatzeari ekin zion Ikastolek hala eskatuta, eta joan zen mendearen azken bi hamarkadetan halaxe gauzatu zen, bertsolaritzari indarra emanez. Lizarran bi bertsolari aritu ziren

Segi irakurtzen

Atheltic-Real bertso derbia

Atheltic-Real bertso derbia -. Athletic eta Realaren arteko bertso derbia datorren urriaren 4ean ospatuko da Mungian, 20:00etan Olalde aretoan; futbol talde bilbotarraren webgunean irakurri dugu albistea. Hauek izango dira partida jokatuko duten bertsolariak: Igor Elortza, Oihana Bartra eta Etxahun Lekue Athletic Club ordezkatuz, eta Amets Arzallus, Maddalen Arzallus eta Unai Agirre txuri-urdinen partetik. Gai-jartzaile lanetan

Segi irakurtzen

Ziaboga

Ziaboga – Doinua: Haizea dator ifarraldetik   1.- Koloretako zortzi traineruk aldatzean itsas fauna olatu artean ikus daiteke estropuen amarauna. Nahiz bietan den ohorezko txanda sufrimenduz bizirauna nahiz ta sariak berdindu diren; bientzat hogeita launa. Protagonistak batzuk direnez jaun eta jabe, bai jauna! beste behin ere gizartearen isla izango da arrauna. 2.- “Erdia soilik egiten

Segi irakurtzen

Bertsolaritzan ere joaten dira handiak

Bertsolaritzan ere joaten dira handiak Bertsolaritzan ere joaten dira handiak, baina oroimenean beti gelditzen dira.Plazaz-plazako lana bertsolari askok utzi izan dute, adinak hala eskatuta, edo buruak. Sentimendu bereziak elkartzen dira horrelakoetan, normalena den bezala. Asteburu honetan esan dio agur Abel Barriola handiak  pilota profesionalari. Ibilbide oparo baten ondoren zaila izango zitzaion erabaki hori hartu beharra.

Segi irakurtzen