











Kaxa kantak Argentina ipar-mendebaldean – Testua eta argazkiak: Remo Leaño (erredakzioan itzulia) Kaxa kanten jatorri urruna identifikatzea oso konplexua da. Onar dezagun, lehenik eta behin, ahotsa eta perkusioa izan direla mundu osoan zehar humanitate gisa izan genituen lehen adierazpideetako bi. Jakina, denbora igaro ahala, trukeen edo gainjartzeen ondorioz, kontaktuak, nahasketak eta aberasteak izan dira
Santa Ageda bezperan kantatzeko hamaika modu – Estitxu Eizagirrek ARGIA-n. Santa Ageda bezperan, kantatzeko hamaika modu bilatu dituzte kolektiboek aurtengoan Jai pagano-erlijiosoa dukegu Agate Deuna. Neguko solstizioaren ondoren, makilekin lurra joz berau udaberrirako esnatzea omen zentzua; eta parean dator Quincianori ezezkoa emateagatik bularrak moztu zizkioten Ageda martiriaren historia, bularrak emankortasunaren sinbolo hartuz gero.
Bertso-kopla onenaren lehiaketa Araban- Hamalau urte arteko gazteentzako bertso eta bideo lehiaketa antolatu dute Arabako Bertsozale Elkarteak eta Arabako ALEAk; irabazleentzako, taldean gozatzeko sariak izango dira, eskualde bakoitzeko kopla onenari emanak. Bertso ikasturtea ondo amaitzeko, bertsogintzara hurbildu eta sormenaren bidez plazera hartzeko aukera izango dute bertsozale gazteek Arabako Bertsozale Elkarteak eta Arabako ALEAk elkarlanean
Maider Arregik irabazi du Aramaioko Kopla Txapelketa – Hamabi bertsolarik kantatu zuten pasa den larunbatean, Aramaioko kaleetan hasi eta Iturrieta sagardotegian amaituta. Aramaion ospatu den lehen kopla txapelketa izan da, eta herriko Bertso Eskola pozik dago ekimenak eman duenarekin. Bertsozale Elkarteak adieraztera eman duenez,arratsaldean elkartu ziren bertsolariak Aramaion, eta bi kanporaketatan banatuta, ofizio bana kantatu
Elebakarrarena – Santa Agedan gertatu zen. Lapurdiko herri ez oso euskaldun bateko eskeko taldera batu ginen hirugarren urtez jarraian. Etxez-etxekoa hasi aitzineko eguerdiko aperitifa herriko ostatu xume batean ; urtean behin baino gurutzatzen ez ditugun pertsona horiek agurtu eta iazko anekdotaren bat entzun. Tragoa ateratzearekin batera hasi ginen bertso-kidea eta biok ondoko 12 orenetan lagun izanen