Egin ikusgarri

Egin ikusgarri – Bertsoa ataria elkarrizketa-erronda egiten ari da joan den abenduan Iruñeako finalean oholtzaratu zirenei. Sumatzen zaie elkarrizketatuei tartea izan dutela han bizitakoa liseritzeko, eta eskertzen du hori ikus-entzuleak ere. Txapelketako saioa bukatu berri, aurpegian oraindik tentsioaren riktusa ezin gordez esandakoek ere badute interesik, noski, baina gehiago hartu behar dira kirol-estiloko elkarrizketatzat. Partidaren gorabeherak

Segi irakurtzen

Kon(tra)pasa

Kon(tra)pasa – Harreman zail samarra izan dut (eta dut) bertso-saio musikatuekin. Ez dut saio musikatu askotan kantatu, egia esan, eta agian horrek ekarri dit formatutik distantzia hartzea. Batzuetan gustura aritu naiz, saioari neurria hartuta; beste batzuetan ezin sartu, ezin tenpoari heldu, desastre. Entzule modura ere pendulua bezala bizi izan ditut instrumentudun saioak: bertsolari batzuekin sufritzen,

Segi irakurtzen

Zer daramagu aldean?

Zer daramagu aldean? – Hayao Miyazakiren “Chihiroren Bidaia” film zoragarriko nire eszena kuttuna hitzetan etzaten saiatuko naiz, hurrengo lerrootan. Chihiro, denak kontatuz gero luzeegi joko lukeen hainbat egoera medio, jainkoak, munstro fantastikoak eta era guztietako izakiak bezero dituen bainuetxe batean hasi berri da lanean. Bere lehenengo bezeroa egokitu berri  diote: oinez doan heinean, lokatz eta

Segi irakurtzen

Arabako lau txapeldun bertso desafion Arrasateko Urrin tabernan

Arabako lau txapeldun bertso desafion Arrasateko Urrin tabernan – Mondraberri hedabidetik.     Igor Letona arrasatearrak gai-jartzaile lanak egin ditu, eta Zigor Enbeita, Xabi Igoa, Manex Agirre eta Asier Iriondo bertsotan jardun dute.     Uribarri etorbideko tabernak bertso saioa hartu zuen atzo arratsaldean, eta publikoaren artean Mondravemberren lagunak ere izan ziren. Bertso saioaz gain,

Segi irakurtzen

Oroitu gauzak zehatz

Oroitu gauzak zehatz – Memoria-ariketa zehatzak egitea da nostalgiaren aurkako intentsitate baxuko borroka-sistema. Gerra-terminologia zer diren. Oroimena blitzkrieg erara erabiliz gero, arrisku handia duzu oroiminean jausteko. Baina pentsatu, oroitu, eman garrantzia xehetasunei. Oroitu gauzak zehatz. Bertso-munduarekin harreman intermitentea duenak ere (nire burua talde horren barruan kokatzera ausartzen naiz) badu istorioren bat txapelketa nagusiarekin lotzen duena.

Segi irakurtzen