











Akuilu bat da niretzako rapa egitea, terapia moduko bat – Iker Gurrutxagak Gaur8-n. 2020an ezagutu genuen «Terapia» kantua, bideoklip ilun batekin aurkeztu ziguna Ødei rap abeslariak eta iluntasun horri nolabait ere eutsi dio izen bereko disko berria kaleratu duen honetan. Zer den rapa eta zer ez desberdintzen kosta egiten zaigu batzuetan; izan
Koplariak – Jone Guenetxeak Anboto atarian. Koplek xarma berezia dute. Eta, gainera, punta-puntako musikari, abeslari, bertsolari eta dantzariekin jantzitako ikuskizun batean abesten badira, emanaldia borobil-borobila izango da. Hauxe da ‘Koplariak’ proiektuaren oinarria. Korrontzi taldeko Agus Barandiaranek eta Xabier Amurizak ondutako proiektua da eta ekainaren 29an Berrizen taularatuko dute. Amurizak erantzun die galderei.
Bertsolariak kantuen hitzetan – Jon Maiak, Gazteako DiDa saioan. Zenbat abesti idatzi dituzte bertsolariek guk jakin gabe. Abesti horien errepasoa egin digu Jon Maiak. Hasi Iparragirretik Maialen Lujanbiora arte, bidean beste hainbat bertsolari izanda, eta beste asko hurrengo atal baterako gordeta. Entzun kantu bat gara! Bertsolariak kantuen hitzetan
Egon – Azken egunotan gertatzen ari dena ezin sinistuz nabil oraindik.Informazioa alde guztietatik eta mota guztietakoa ailegatzen ari den garai honetan tarte batean konexiorik gabe egotea ez dago gaizki (eta bai, lortu daiteke aitzinean dituzun pantaila guztiak itzaliz gero). Zenbat notizia, artikulu, meme, irudi, bideo, proposamen… ailegatu zaizkidan telefonora. Denak irakurri edo ikustekoa ezinezkoa denez
Bertsolari letra-egileak: Maddalen Arzallus – “Kantatzea bera oso gustuko dut eta izan dut beti. Ez dago momenturik, bakarrik nagoenetan, buruan kanturen bat bueltaka ez dabilkidanik” Azken boladan, irratian Gaztean eta telebistan Gure Kasa saioan, ekarpen musikatuak egiten ikusi dugu Maddalen Arzallus (Hendaia, Lapurdi, 1990). Izan modako melodiei letrak jarriz edo euskal kantagintza klasikoagoko bertsioak