











Bertsolaritza Kultur Intereseko Ondasun izendatu du Nafarroako Gobernuak – Berria egunkaritik hartuta edukia. Ondare materiagabean, Nafarroako seigarren Kultur Intereseko Ondasun izendapena da bertsolaritzarena. Izendapena aurkezteko ekitaldi bat antolatu du gobernuak ekainaren 20rako, 18:00etan, Nafarroako Museoan. Nafarroako Gobernuak gaur goizean egin duen bilkuran bertsolaritza Nafarroako Kultur Intereseko Ondasun izendatzea onartu du, ondare materiagabekoaren kategorian. Ana Herrera
CNTko militantea eta Xalbador bertsolaria – Jokin Irigoien Euskalerria Irratian. Agur. Jovino Fernandez Ezkabako presoen ihesaldiko bat izan zen. Leongo CNTko militante horrek ihes egitea lortu zuen Nafarroako alde batetik bertzera. Aurreko egunean Jovino Fernandezen alaba agurtu ahal izan nuen eta entzun nion ez gaudela gerran bezain gaizki, baina Jovinoren borrokaren arrazoiak ez direla
Bardoak: Auzolana umorez – Irati Majuelok Argiarentzat egindako idatzia. Bardoen finalaren kronika. martxoaren 24an, Lekunberriko Toki Alai sagardotegian. Herriz herri kantuan ibiltzen omen ziren bardoak duela zenbait mende, herritarren istorioak historia bilakatzen, ahaztuak izan ez zitezen. Aurten ere, herriz herri ibili dira bardoak Nafarroan, lurraldea ekialdetik mendebaldera bertsoz josten. Final eder batekin amaitu zen taldekako
Leitzarrak nagusi Bardoak txapelketan – Lekunberrin jokatu zen finala, 200 entzuleren aitzinean. Toki Alai sagardotegian lehiatu ziren Leitzako ‘Aldatzea komeni’, Baztan eta Malerrekako ‘Addams familia’ eta Lesakako ‘Unibertsolariak’ taldeak. Azkenean, Leitzakoak gailendu ziren. Otsailaren 2an abiatu zen 2018ko Bardoak Nafarroako taldekako bertso txapelketa, 16 talde eta 113 parte hartzailerekin. 22 saioren ondoren jokatu zen
Bardo gorri nafarrak, bardorik hoberenak – Sei saio jokatu dira Nafarroan zehar, eta 300 bat zale bildu dira. Bi ligetako sailkapena erabaki da jada. Lesakan, Lakuntzan, Otsagabian, Barañainen eta Errazkinen antolatutako saioetan bi elementu azpimarratu behar dira: bertsolari eta bertsozale gazteek izan duten nagusitasuna batetik, eta sasi-lehia honen izaera hurbil eta umoretsua bestetik. Ostiralean