











Nafarroa eta Arabako txapelketak aurrera doaz – Nafarroa Iruritan jokatu zen hirugarren final-laurdena, 200 lagun ingururen aurrean. Bertsolariak: Xabi Maia, Xabier Terreros, Joanes Illarregi, Patxi Castillo, Xabat Illarregi eta Endika Legarra. Zigor Gartzia “Zian”-ek egin zituen gai-jartzaile lanak. Epaileak: Arkaitz Goikoetxea, Amaia Telletxea eta Joseba Beltza. Joanes Illarregik eskuratu zuen puntu gehien eta martxoaren 10an
Bautista Madariaga – Testua: Patxi Larretxea Argazkiak: Madariaga familia eta Xenpelar Dokumentazio Zentroa 1926. urtean Arantzan sortua, aurtengo ekainaren 28an zendu zen Bautista Madariaga Elizondo Arantzako bertsolaria, 92 urte zituela. Pertsona batek bizitzan zehar egin duenaren muina ezagutzeko, izan dituen ofizio eta afizioetan erreparatu behar dela iruditu izan zait beti. Ofizioak bizitza aurrera ateratzeko
Badator Nafarroako Bertsolari Txapelketa – Bertsozale Elkarteak jakitera eman duenez, otsailaren 9tik martxoaren 23ra luzatuko da aurtengo Nafarroako Bertsolari Txapelketa, historiako 44.na. Hasi aurretik, baina, bi aurre-kanporaketa jokatuko dira, txapelketan jardungo diren bertsolariak hautatzeko. 30 bertsolarik eman dute izena aurten, baina 24 izango dira final-laurdenetako fasean; hori horrela izanda, aurre-kanporaketan lehiatuko dira lehen aldiz parte hartzen duten
Saats Karasatorrek jantzi zuen VIII. Izeta Sariketako txapela – Aurreko ostiralean jokatu zen finala, Elizondoko kultur etxean. Nafarroako Bertsozale Elkarteak jakitera eman duenez, Etxarri Aranazko bertsolariak bildu zuen puntu gehien (246). Haren atzetik sailkatu ziren Josu Sanjurjo (242,5), Mikel Lasarte (242), Sarai Robles (231,5), Irati Majuelo (214,5) eta Amaia Elizagoien (211). Lasarterentzat izan zen bertso
Oskar Estanga – Reyes Ilintxetak 2014an Oskar Estangari egindako elkarrizketa, Argian. “Bertsolaritza meza berria da” “Ez dakit handitan zer izan nahi dudan”. Baserrian hazitako gaztea zara. 14 urtera arte han izan nintzen, ia herritik atera gabe. Aitona-amonekin bizi ginen, animaliez inguraturik: txerriak, ahuntzak, oiloak, katuak… Gaur egun behiak daude oraindik. 14 urtetan irakasleak