











Ander Perez – TBX ataritik hartua. Hamaika Telebistak egina. 2019-11-04 Zortzi emanaldi izango ditu bihar hasiko den Bertsoaroak. Hogeita bederatzigarren urtez bertsolaritza Iruñean sustatzeko ekimena ospatuko da eta aurten ekitaldi nagusiak Nafarroako Antzerki Eskolan izango dira. Ander Perez da egun zikloaren arduraduna eta haren hitzetan “bertsolaritza oholtza eta plazetatik haratago garatzen da Ander Perez
Nafarroa: soinujolearen aita – Testua: Estitxu Arozena Argazkiak: Xenpelar Dokumentazio Zentroa eta Bertsolari Aldizkaria Tuteratik Urdazubira, 1936tik 2019ra 172 kilometro daude Tutera eta Urdazubi artean. Google maparen arabera, bi ordu eta hamasei minutu behar genituzke kotxean, ordainsaria ordainduz. Asteburu berean bildu ditu bi herriok Nafarroako bertsolari txapelketak. Kilometrotan distantzia hori egin ahal izatea
Xabat Illarregi garaile 2019ko Nafarroako Eskolarteko Txapelketan – Bertsozale Elkarteak jakitera eman duenez, Arantzako eskolan jokatu zen Nafarroako Eskolarteko Txapelketako 33. edizioa, eta Leitzako Xabat Illarregik jantzi zuen txapela, iaz egin bezala. Bigarren tokia Berako Ekhine Zapiainek lortu du, eta beraz, biak ekainaren 8an Saran egingo den Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketan izango dira.
Araba eta Nafarroako finalak gorpuztuta – Nafarroa 2019ko Nafarroako Bertsolari Txapelketa iritsi da bere azken geltokira. Martxoaren 23an jokatuko da, 17:00etan hasita. 30 bertsolarik eman zuten izena 44. Nafarroako Bertsolari Txapelketan, eta aurre-kanporaketak igarota, 24 izan ziren Tuteran hasitako ibilbidean. Final-laurdenen eta finalaurrekoen ostean, zortzi dira finalera iritsi direnak: Eneko Lazkoz Martinez, Xabier Terreros Gartzia,
Nafarroako txapelketa azken txanpan sartu da – Etxarri Aranazeko eta Lesakako finalaurrekoak jokatu ziren asteburuan, eta beraz, 2019ko Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalera iritsi diren lagunen zerrenda zehaztuta dago jada. Etxarri Aranazeko Kultur Etxean elkartu diren 200 lagun ingururen aurrean abestu zuten sei bertsolarik. Alaitz Rekondok egin zituen gai-jartzaile lanak, eta epaile, berriz, Jon Abril,