











“Txapela ez da kasualitatea, lanaren emaitza da” – Amagoia Mujikak GARAn. SAIOA ALKAIZA GUALLAR Bertsoz bertso egindako lanaren emaitza izan zen igandeko txapela. Baina, lana lanaren gainean, azken urteotan egindako lanketaren, entrenamenduaren, hausnarketaren eta ahaleginaren emaitza ere badelako. Oholtzan finalean izan zuen argitasunak, begirada zorrotzak, esan nahi zuenera gerturatzeko talentuak hor dauka oinarria,
Herrialdeetako txapelketek asteburuan emandakoa – Bizkaia, Nafarroa eta Xilaba txapelketak aurrera jarraitzen dute. Honakoak dira iragan asteburuak emandakoak: Amets Arzallus Antia nagusitu da Maulen ospatutako lehen Final Aitzineko saioan Julio Sotok bildu du puntu gehien Donezteben, Nafarroako Bertsolari Txapelketan Txaber Altubek irabazi du Ortuellako kanporaketa Bizkaiko Bertsolari Txapelketan XILABA 2021 Bertsulari Txapelketaren
Eneko Lazkoz eta Joanes Illarregi irabazle asteburuko saioetan – Tafallako final-laurdenean nagusi izan da Eneko Lazkoz, eta ondorioz, azaroaren 6an Berriozarren izango den bigarren finalaurrekorako txartela eskuratu du etxarriarrak. 150 lagun inguru bildu dira Tafallako Kultur Etxean. Oholtza gainean, sei bertsolari, Alaitz Rekondo gai-jartzailearen aginduetara: Eneko Lazkoz Martinez, Saioa Alkaiza Guallar, Alazne Untxalo
Eneko Fernandez – Azaroaren 1ean Altsasun jokatuko den finalaurrekorako pasea eskuratu du lesakarrak. Ehun bertsozale inguru bildu dira Izabako zineman 2021eko Nafarroako Bertsolari Txapelketari ekiteko. Izaban abiatu da 2021eko Nafarroako Bertsolari Txapelketa, Erronkaribarren. Bertsolariak: Julen Zelaieta Iriarte, Eneko Fernandez Maritxalar, Idoia Granizo Uribarrena,
Urriaren 2an hasiko da 2021eko Nafarroako Bertsolari Txapelketa – Bertsozale Elkartearen ataritik. 29 bertsolarik eman dute izena, eta behin aurre-kanporaketak igarota, 24 izango dira Nafar Pirinioan abiatuko den ibilbidean. Guztira, lau final-laurden, hiru finalaurreko eta finalak osatuko dute txapelketa. Iruñeko Anaitasunan jokatuko da finala, azaroaren 28an. Uste baino beranduago dator 2021eko