











Egin ikusgarri – Bertsoa ataria elkarrizketa-erronda egiten ari da joan den abenduan Iruñeako finalean oholtzaratu zirenei. Sumatzen zaie elkarrizketatuei tartea izan dutela han bizitakoa liseritzeko, eta eskertzen du hori ikus-entzuleak ere. Txapelketako saioa bukatu berri, aurpegian oraindik tentsioaren riktusa ezin gordez esandakoek ere badute interesik, noski, baina gehiago hartu behar dira kirol-estiloko elkarrizketatzat. Partidaren gorabeherak
Nik sinatuko nukeen zerbait utzi nahi nuen, ‘hor nago ni’ esateko – Miren Mujika Telleriak BERRIAn. Bertsolari Txapelketak «oso bizirik» sentiarazten du Nerea Ibarzabal. Lasai, gozatuz eta kontzientziaz kantatu nahi du finalean. Arriskatu ere egin nahi du, esan nahi dituenak esateko beste. «Ea irits zaitezkeen, behintzat, finalaurrekoen bigarren itzulira, Nerea». Era horretako erronkak
Bertso plaza aldatu egin da azken urteetan – Elixabet Etxandi ARGIAn. Irundik estomagoan zuen lantza kendu zuen Baionan Nerea Ibarzabal markinarrak, saio borobila osatuz eta lehen postua erdietsiz. Badirudi Euskal Herriko finala gertu duzula. Baionan aipatutako “ametsa” betetzeko bidean? Ez nintzen ausartzen honekin amesten, amets handia delako eta txapelketako bidea luzea baita. Hori
Aitzol Barandiaran
Laugako finalerdia: hiru txartel, bi hilkutxa eta baso bete ur – Baiona kanpoaldeko taberna bat, bigarren mailako errepide galdu baten aldamenean. Norbait ari da gerturatzen, pauso bakoitzean gorputzera itsatsitako lurra eta hautsa astinduz. Diotenez, hilkutxa batean bizirik lurperatu zuten Irunen duela hiru aste; hatz-koskorrak odoletan, ordea, kaxaren egurrezko estalkia ukabilka hautsita lur-azalera ateratzea lortu du.
Saioa Alkaiza eta Nerea Ibarzabal – Testua: Ane Zuazubiskar Iñarra Argazkiak: Conny Beireuther “Zirkuitu gehiagotatik datoz zaleak Txapelketara, eta ez dakit gaur egun bertsolari todoterrenoaren figurak balio duen” Maiatzeko larunbat eguerdia, Hendaiako Enbata gaztetxea. Agendak ondo arakatu ostean jarri diote hitzordua Nerea Ibarzabal Salegik eta Saioa Alkaiza Guallarrek Bertsolari aldizkariari. Lan kontuak eta bertsoa, bertso