AMAraun: “Zaintzaz eta bizitzaz ari garen uneotan, bada lan hori balioan jartzeko garaia”

AMAraun – Bertsozale Elkartearen webgunetik. Amatasunaren sarean bertsotan eta dantzan ikusiko ditugu Amalur Luluaga eta Oihana Iguaran AMAraun ikuskizunean. Apirilean eskaini zuten lehen emanaldia Amasa-Villabonako Gurea aretoan, eta aukera gehiago izango dira maiatzean Lanku Kultur Zerbitzuen eskutik. BertsoZalea berripapererako egin diegu elkarrizketa biei eta hemen duzu osorik.     – “Nire azken bi urteak ikusi

Segi irakurtzen

Alfonbra gorria
Nabardura

Nabardura – Badakigu bertsoaldi batek ez duela ñabardura handirik onartzen, aurrez konpartitua den diskurtso baten gainean ez bada. Horregatik, enegarren aldiz gai bera jartzen digutenean (ez da kexa, auzi batzuk presente dauden heinean gai horiei ahotsa jartzeko premia sentitzen dugulako), baimena ematen diogu gure buruari ertz bati soilik begiratzeko.     Gutxi landutako gaiek zelai

Segi irakurtzen

Alfonbra gorria
Fikzio gorpuztuak

Fikzio gorpuztuak – Zenbat errealitate lantzen dugun bertsotan fikziotik abiatuta, edo fikzioaren bidez. Zenbat rol betetzen dugun hitzez, zenbaten papera antzezten dugun diskurtsotan; gure hautuz edo gai jartzaileak aginduta. Gure egunerokoan urrun ditugun esperientzia horiek benetan bizi dituztenen bizipenetan oinarritu ditzakegu, edo sormenean. Bizi ez duguna kantatuko ez bagenu, are mugatuago legokeelako bertsogintza.    

Segi irakurtzen

Alfonbra gorria
Oihartzun mutuak

Oihartzun mutuak – Badira inork esan beharrik gabe entzun ditzakegun hitzak. Zerbait ahoskatzen dugunean, beste zerbait ere esaten dugu isilka. Badakigu testuak beste esan dezakeela para-testuak, gorputz espresioak, testuinguruak, arnasak, hautatu dugun doinuak. Esaten duguna ukatzen era badaki oihartzunak sarri.     Baina bertsotan, amaiera kantatu eta publikoak erantzuten duen errepika nola, badira barrurantz gertatzen

Segi irakurtzen

Alfonbra gorria
Adin Nadin

Adin Nadin – Adin-adin proiektuari esker zahar egoitzetan abesteko aukera daukagu urtean behin; hormaz bestalde geratzen zaigun mundu oso horrekin komunikatzeko aukera ederra dena, bertsolariontzat. Ez baitugu aparteko mundutzat ulertzen, baina praktikan aparte baitauzkagu. Eta zer esanik ez, gotortuta izan dituen izurrite honen ondoren. Iaz ez zen saiorik izan, ia bisitarik eta bestelako ekimenik izan

Segi irakurtzen